Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

  • Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


2024ko otsailaren 26an - 16:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iruñeko epaitegiak lau urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio 41 urteko gizon bati, bikotekideari sexu eraso bat egiteagatik. Bi urteko kartzela zigorra bete beharko du maiztasunez egindako tratu txarrengatik, beste bederatzi hilabete ohikoak ez ziren tratu txarrengatik eta urtebete eta sei hilabetekoa sexu abusuagatik.

Epaiaren arabera, 2018ko egun batean, bien alabaren aurrean, zigortuak bikotekidea lepotik heldu zuen eta ate baten kontra bultzatu zuen. Ateko kristala hautsi egin zen. 

Emakumea tratamendu medikoa eta psikologikoa jasotzen ari da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude