Igandean mobilizazioa deitu du Donostian Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak

  • Gipuzkoako hiriburuko kaleak Amnistia aldarriz betetzera deitu ditu herritarrak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Manifestazioa egingo dute igandean, 13:00etan Bulebarretik abiatuta.


2021eko irailaren 08an - 10:29
Azken eguneraketa: 12:49

"Inoiz baino argiago, amnistia da bidea" lelopean mobilizazioa egingo dute igandean, hilak 12, Donostian. Manifestazioa 13:00etan abiatuko da Bulebarretik, eta Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak dei egin die herritarrei bertan parte hartzera.

Kaleak hartzeko arrazoiak ez direla falta adierazi du mugimenduak, "beste urte batez, preso politiko, iheslari eta deportatuak badirelako", "beste urte batez, errepresioak bere milaka aurpegiekin euskal herri borrokalaria zigortzen eta txikitu nahian jarraitzen duelako", eta "beste urte batez, Euskal Herriak zapaldua, esplotatua eta zatitua jarraitzen duelako".

Amnistiaren aldarria kalera ateratzeari garrantzitsu deritzote, mugimenduaren eginkizuna izanik beronen "eduki politikoa zabaltzea". Azken urteetan egin den kontzeptuaren zenbait erabilerarekin ezados agertu da mugimendua, eta azpimarratu amnistiaz mintzatzerakoan iheslari eta deportatu politikoen askatasunaz ez ezik, beste hainbat kontuz ere ari direla: "Amnistia deritzogunean, errepresioaren aurka borrokatzeaz ari gara ere, elkartasuna sustatzeaz, okupazioa salatzeaz, indar errepresiboak kanporatzeaz... Baina amnistia ez da hau bakarrik. Amnistia militante politikoei errepresioa jasatera eraman zien baldintzak desagerraraztea dakar, hau da, zapalkuntza nazional eta soziala desageraraztea".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amnistiaren Aldeko Mugimendua
2022-10-03 | ARGIA
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren webgunea itxi du Espainiako Justiziak

Irailaren 30ean, ostiralean, Guardia Zibilak Basauriko bizilagun bat atxilotu eta bere etxea miatu zuen. Oraindik arrazoia sekretupean dagoela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, baina atxiloketaren ostean, mugimenduaren webgunea agindu... [+]


2021-08-26 | ARGIA
Gose greban dagoen Iñaki Bilbao 'Txikito' presoa erietxera eraman dute

Abuztuaren 6an hasi zuen gose eta komunikazio greba, Euskal Herriarentzako independentzia eta sozialismoa aldarrikatuz. Ez da lehen aldia borroka bide honen hautua egiten duela. "Muturreko alarma egoeran" dela jakinarazi zuen atzo Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren... [+]


2021-06-24 | ARGIA
Karguekin aske utzi dituzte Lekeition atxilotutako bi gazteak

Bideo-konferentzia bidez Deustuko polizia-etxetik deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, atzo goizean atxilotu zituzten.


2020-11-18 | Gedar
Espetxera bidali dituzte astelehenean atxilotutako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bi militanteak

Ertzaintzak atxilotu zituen Usansolon (Galdakao, Bizkaia) eta Ibarrangelun (Bizkaia), eta kalteak eragitea, "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" egotzi die Espainiako Auzitegi Nazionalak.


2020-11-13 | ARGIA
Iñaki Bilbaok egarri greba bertan behera utzi eta gose greba mugagabeari eutsiko dio

Iñaki Bilbao preso politiko lezamarrak egarri greba egiteari utzi dio eta gose eta komunikazio greba mugagabea egiten jarraituko du, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez.


Eguneraketa berriak daude