Amnistiaren aldeko manifestazioa egin dute Iruñean, debekuaren gainetik

  • Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak deituta, manifestazioa egin dute ehunka lagunek ekainaren 27an Iruñean, nahiz eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin zuen. Patxi Ruiz izan da manifestazioaren ardatza, "duintasun eredu" mezuarekin eta "Patxi, borrokak, ez du etenik" oihuekin.


2020ko ekainaren 29an - 08:22
Argazkia: @AmnistiaGarrasi Argazkia: @AmnistiaGarrasi
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Amnistiaren Aldeko mugimenduak adierazi duenez, manifestazio horrekin "Patxi Ruizen borrokak agerian utzitakoaren haritik tiraka, kartzelaren izaera hiltzailea eta hau Estatuek kalean egiten dutenaren isla dela salatu nahi genuen, sistema horren aurka dena eman dutenen zilegitasuna eta eskuzabaltasuna, eta amnistia aldarrikatzearekin batera. Gaurko mobilizazioa debekatuta, faxistek eurek erakutsi dute kartzela barruan eta kanpoan gertatzen dena logika errepresibo berean kokatzen dela".

Ahotsa.info-ren arabera 400 herritar inguruk hartu du parte manifestazioan. Bideo labur honetan jaso du manifestazioaren kronika:

 

Amnistiaren Aldeko mugimenduaren bideoak jaso du manifestazioa pasatzen:


Eguneraketa berriak daude