Gose greban dagoen Iñaki Bilbao presoa ospitaleratu dute

  • Andaluziako Puerto III kartzelan dagoen Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal presoa ospitalera eramateko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez. Irailaren 9tik gose greba mugagabean da Bilbao.


2020ko irailaren 29an - 17:40

Euskal Herri independente, sozialista, batu eta euskaldun baten alde, gose greban hogei egun daramatza presoak. Gose grebaz gain, bere ziegatik ere ez da ezertarako atera (ez patioko orduetarako, ez bisitak edo telefono deiak egiteko). 2007an ere gose greba egin zuen, orduko hartan hamar egunekoa.

Epaileak agindu du presoa erietxera eramateko eta bizirik mantentzeko egin behar den guztia egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gose grebak
2022-06-20 | Leire Artola Arin
Aita Mari ontziko migratzaileek gose greba hasi dute lehenbailehen porturatzea eskatzeko

Mediterraneo itsasoan erreskatatutako 112 lagun daude ontzian, eta ez diete portu seguru batean lehorreratzeko baimenik eman; batzuek sei egun daramatzate itsasontzian. Gose greba agintariei presio egiteko erabili nahi dute.


2022-03-29 | ARGIA
Nortasun juridikoa eskatzeko gose greba hasi du Asier Guridi errefuxiatu politikoak Venezuelan

Martxoaren 29an gose greba hasi du Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Venezuelako Espainiako Kontsulatuaren aurrean "nortasun judirikoa" eskatzeko: izan ere, Espainiako Estatuak ukatu egin dio nortasun juridikoa eta ondorioz, oinarrizko eskubideetara... [+]


2021-10-13 | ARGIA
Ibai Aginaga euskal preso politikoak gose greba hasi du Basauriko kartzelan

Aurrez aurreko bisita baten ostean konfinatu dutela eta konfinamenduaren baldintzak salatzeko hasi du protesta. Joan den larunbatetik daukate konfinatuta, ostiralera arte. Jakinarazi dutenez, ordura arte egongo da gose greban.


2020-11-10 | ARGIA
Iñaki Bilbao preso politikoa erietxera eraman dute arnasteko arazoengatik

Azaroaren 9an erietxera eraman dute Iñaki Bilbao preso politikoa, arnasteko zailtasun handiak zituelako.


2020-09-01 | Mikel Eizagirre
Espainiako Estatuan hamabost presok gose grebak abiatu dituzte espetxeetako bizi-baldintzak salatzeko

Irailetik urtarrilaren amaierararte baraualdiak txandakatuko dituzte presoek. “Euren bizitzen aurkako erasoak” agerian uztea eta Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak aldarrikapen taulari jaramon egitea dute helburutzat.


Eguneraketa berriak daude