Patxi Ruizek gose greba utzi du 31. egunean

  • Patxi Ruiz euskal presoak gose greba utzi duela argitaratu du Berria egunkariak. 31 egun zeramatzan jan gabe eta aurreneko hamabi egunetan egarri greba ere egin zuen.


2020ko ekainaren 10ean - 13:34
Patxi Ruiz euskal presoa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Murtzia II espetxean dago Patxi Ruiz Txantreako (Iruñea, Nafarroa) presoa eta kartzela horretako baldintzen aurka eta euskal preso guztiak Euskal Herriratzearen alde hasi zuen protesta maiatzaren 11n.

31 egun pasa ditu Ruizek jan gabe eta horietatik hamabi egarri greba ere egiten. Borrokaldia uzteko arrazoiak presoak berak esplikatuko ditu, haren gertuko iturriek Berriari esan diotenez.

Gose greba hasi zuenetik mobilizazio ugari izan da Euskal Herrian presoarekin elkartasunez. Asteazken honetarako ere bazeuden mobilizazioak deituta, adibidez Iruñean, Udaletxe Plazan, 20:00etan.

Presoaren egoera salatuz hainbat pintaketa ere egin dituzte azken hilabetean EAJ, PSE-EE, Sortu eta Podemos-Ahal Dugu alderdien egoitzetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude