Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren webgunea itxi du Espainiako Justiziak

  • Irailaren 30ean, ostiralean, Guardia Zibilak Basauriko bizilagun bat atxilotu eta bere etxea miatu zuen. Oraindik arrazoia sekretupean dagoela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, baina atxiloketaren ostean, mugimenduaren webgunea agindu judizialez eten egin dutela salatu dute.


2022ko urriaren 3an - 16:25
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

AEMk larunbatean zabaldu duen komunikatuan salatu duenez, Guardia Zibilak haien mugimenduari egotzi nahi dio atxiloketaren arrazoia, eta horregatik, "atxilotuak etxebizitzan zuen material informatikoa atzeman diote".

Amnistiaaskatasuna.com webgunean sartuz gero gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako ondorengo mezua dago egun: "Aginte Judizialak hartu du domeinu honen kontrola".


Eguneraketa berriak daude