Larrialdi klimatikoa: zurikeria ala alarma gorria

  • Klimaren egoeraren gaineko kezka areagotu da azken aldian. Ez da harritzekoa. Azken urte luzeetako udararik beroenak, euri jasa bortitzak, uholdeak, sute ikaragarriak... eguneroko ogi ditugu berrietan. Adituak ere, larritasun hori azpimarratze aldera, aldaketa klimatikotzat izendatzen genuenari “larrialdi” hitza jarri diote.


2019ko irailaren 18an - 12:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eta ekimen sozial ezberdinen ondorioz, gaiak indarra hartu du iritzi publikoa deiturikoan. Ez dira falta ere, kolore ezberdinetako (eta helburu ezberdinetako) adierazpen instituzional eta proposamen politiko nahiz ekonomikoak. Eztabaida indarrez ireki da eta ez da gutxi. Baina, errealitatea nola begiztatzen dugunak erabat baldintza dezake beronen gaineko eraldaketa. Ezinbesteko izango zaigu iritzi, interes eta adierazpen andana horien bueltan, larrialdi klimatikoa ulertu eta balizko irtenbideei buruz hausnartzeko begirada kritiko, konplexu eta errotikoa. Gure txikitasunetik ulertu eta egungo egoeraren eraldaketari ekin asmoz.

Pentsamendu kritikoaren lehen premisa da arazoen iturburuetara jotzea. Larrialdi klimatikoa arazo sozial eta global gisa ezaugarritu beharra dugu. Sistema kapitalista, koloniala eta patriarkalaren motorra den etekinen etengabeko ugaltze nahikerian du bere funtsa. Zehazkiago, kapitalismo globalizatu honen “garapen” ereduak baliabide naturalen ustiakuntza iraunkorra eskatzen du eta, jakina, finituak diren baliabideak infinitua nahi den garapenarekin bateraezinak dira. Ez da beraz arazo sektorial bat, ez da errezeloz begira daitekeen identitate moda berri bat, sistema kapitalistaren baitakoa da. Modu konplexu eta sakonean ulertzea dagokiguna, begirada sistemikoz.

Eredua errotik eraldatzeko, pertsonaletik eta kolektibotik, gaurdanik oinez egiteko trantsizio ekologikoaz hausnartu, eztabaidatu, adostu eta, bereziki, praktikara eraman beharra dugu. Praktika eta ekintzen bidez (er)aldatzen da errealitatea

Bestelako ereduaz herria eraikitzen hasteko unea iritsi da, edo jarraitzekoa. Besteak beste, bestelako zentzu komuna hegemoniko egitea izango da hurrengo urteotako erronkarik garrantzitsuenetako bat. Ezinbesteko zaigu, ekonomiaren eta lanaren ulerkuntzan sakontzea eta eraldatzea: bizitzaren iraunkortasuna, jasangarritasuna, erreprodukzioa... Merkantilismo soiletik haragoko ikuskera eta zerumuga beharko dugu. Sistema kapitalista bere osotasunean ez ezik, egungo gizartearen edo zibilizazioaren garapen eredua bera ere auzitan jartzea dagokigu. Kontua ez baita gehiago edo gutxiago haztea, zein hazkunde eta zein desazkunde behar ditugun birpentsatzen hastea baizik. Bestelako imaginario sozialak behar ditugu.

Eredua errotik eraldatzeko, pertsonaletik eta kolektibotik, gaurdanik oinez egiteko trantsizio ekologikoaz hausnartu, eztabaidatu, adostu eta, bereziki, praktikara eraman beharra dugu. Praktika eta ekintzen bidez (er)aldatzen da errealitatea. Energian, garraioan, elikaduran, zaintzaren alorrean, teknologian, ekoizpen produktiboa deiturikoan, hezkuntzan, hondakin-politikan, hirigintzan, politika publikoetan, harreman komertzialetan... esparru ezberdinak blaituko dituen eredu berria behar du izan.

Hiru dira, gure ustez, trantsizio ekologikoa helburu, eraldaketa prozesua norabidetu dezaketen oinarriak. Batetik, globalizazioa goitik behera inposatu nahi diguten honetan, guk tokiko garapenak eskaintzen duen behetik gorako logika demokratizatzailea lehenetsi behar dugu. Herrietatik, eskualdeetatik eta Euskal Herritik zer egin dezakegun hausnartu, adostu eta martxan jarri beharra dago. Elikadura burujabetza, energia burujabetza, hondakinen gaineko politikak, ondasun komunen zaintza, industria eredu berria... Gauza asko martxan jartzen ari dira eta jartzeke ditugu. Bigarrenik, transnazionalen agindupean demokrazia (bizia) pribatizatzen ari diren honetan, baliabide eta politika publiko eta komunak babestea eta bultzatzea ezinbesteko lehia izango da datozen urteetan. Natur baliabideen izaera publikoa bermatu eta larrialdi klimatikoari aurre egiteko beharrezkoa den esku hartze publikoa ezinbestekoa da arazoari aurre egingo badiogu. Eta hirugarrenik, nola ez, guzti hau hezur-mamitzeko gaitasun politiko errealak beharrezko ditugu: herri burujabetza behar dugu, egituraketa politikoa eta ahalmen politikoak behar ditugu bestelako herri eredua erreal egiteko. Herrien burujabetza politikoak soilik berma dezake herritarron burujabetza eta, ondorioz, bestelako planeta eta jendarte baten alde borrokatuko duten herri eta herritar askeak.

Izan ere, oro har mundu distopiko eta etorkizun katastrofikoa eskaintzen ari zaigun honetan, guk (er)aldaketaren beharra eta aukera azpimarratu nahi ditugu. Ez gara inozoak eta badakigu, zurikeria saiakerak tarteko, interes ugari eta anitz lehiatu izan direla, eta lehiatzen direla gaur ere, ikuspegi fatalistaren atzean, baina beste mundu bat posible delako borrokatu izan dugu eta borrokatzen dugu. Zorionez hari luzea baitugu honetan ere Euskal Herrian. Mugimendu eta borroka ekologistak historia eta jakintza metatu luzea du, bai eta han-hemen garaturiko alternatiba eta praktika esperientzia errealek ere: Lemoiz, Bardeak, Autobia, AHT, fracking-aren eta errauskailuaren kontrako borrokak, Atez atekoaren aldeko apustua, auzolana, ekonomia sozial eraldatzailetik garatzen ari diren ekimenak, elikadura eta energia burujabetza proiektuak, Bizi Mugimenduaren ekimenak...

Euskal Herrian dagoen ama lurrarekiko errespetua, eraldaketarako grina, kolektibotasunerako joera eta irakurketa teorikoa borroka praktikoarekin uztartzeko gaitasuna osagai oso baliotsuak dira mundu mailako trantsizio sozio-ekologiko baten norabidean gure aletxoa jartzek, ekologiatik ere herria egiteko.

Joseba Permach Martin
Iratzar Fundazioko kidea

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


2025-07-14 | Rober Gutiérrez
25 urteko bidaia

Sortze beretik proiektu batekiko lotura profesionala egon denean eta atxikimendu emozionala hain handia denean, zaila izaten da berari buruz hitz egitea. Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte bete ditu, eta bizi izandako oroitzapenak eta esperientziak metatzen zaizkit oroimenean... [+]


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-10 | Jauzi Ekosoziala
Norabidea aldatu

Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]


Bulkadetatik, ezinbestean

Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda. 

Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]


2025-07-09 | Jon Alonso
Nobelak idazteko artea

Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.

Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]


2025-07-09 | Itxaro Borda
“Azpian lur hotza”

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


2025-07-09 | Hiruki Larroxa
Ikastetxean, taldearen jakituria

Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]


2025-07-09 | Bea Salaberri
Ederki galdua

Nunquam polluta dio Baionako lemak, erran nahi baitu "sekulan zikindu gabea" edo "sekulan hartu gabea", eta erreferentzia egiten die inbasio saiakera historikoei, espainiarrengandiko, frantsesengandiko eta ingelesengandiko saiakerak ez omen baitziren... [+]


Europako ongizate estatua gainbeheran?

Europako ongizate estatuak munduan zehar izugarrizko miresmena izan du herritar xeheen artean, ez hainbeste enpresari eta agintarien gehiengoan. Izan ere, miresmen hori areagotu egiten zitzaigun iparraldeko herrialdeetatik pasatzen baginen, izan lan bat egin behar bazenuen edo... [+]


Teknologia
Bitxoak

Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]


2025-07-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Jimenez Escudero

1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]


“Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!”

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


Eguneraketa berriak daude