Larri gaixo dauden presoen etxeratzea eskatzeko hiru eguneko bilkura hasi dute Bilbon

  • 'Etxera-gunea' ekimenarekin, gaixorik dauden presoen oinarrizko eskubideen “urraketa sistematikoa” salatu eta auzia “agenda politikoaren erdigunera” ekari nahi dute senide eta lagunek.


2015eko urriaren 21ean - 10:22
Kontzentrazioaz gain, hitzaldiak, liburu irakurketak eta ikuskizunak antolatu dituzte Bilboko Plaza Biribilean (arg.: Uriola.eus)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Atzo ireki zuten Etxera-gunea Bilboko Plaza Biribilean. Larri gaixo dauden presoen senide eta lagunen ekimena ostirala arte luzatuko da eta egun osoan egingo den kontzentrazioa izango da egitarauaren bizkarrezurra.

Jendartearen inplikazioa eta “konpromisoak biltzeko”  espazio fisikoa izango da Etxera-gunea; hitzaldi, liburu irakurketa eta ikuskizunen bidez eritasun larriak dituzten presoen egoera salatuko dute bertan.

Hiesa duen Ibon Iparragirre euskal presoak salaketa baten harira Bilboko epaitegi batean deklaratu behar zuen unean eman diote hasiera ekimenari, eta haren anaia Jon Kirru Iparragirrek hitz egin du lehenik. Bere esanetan “presoekin egiten ari direna oinarrizko giza eskubideen kontrako eraso larri bat da eta jendarte osoari dagokion kontua da horri aurre egitea”. Datorren asteetan ere mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!