Laranjaz blaituko dira eskubide zibil eta politikoen alde larunbatean Iruñean

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean Segikoak izatea egotzita epaitzen ari diren 28 gazteei babesa erakusteko, martxa bat antolatu dute larunbatean Iruñean. Azken asteetan hainbat ekimen egin dituzte “laranjaz blaitu” kanpainaren barruan.


2014ko azaroaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Segiko kide izatea egotzita epaitzen ari diren gazteak. (Argazkia: @naranjizate)

28 gazteei elkartasuna adieraztea eta torturak salatzea dira martxaren helburuak. Segikoak izatea egotzita epaitzen ari diren gazte gehienek torturak salatu dituzte eta, kasu batzuetan haien aurka dauden froga bakarrak inkomunikazio garaian egindako testigantzak direla salatu dute.

Martxa 17:30etan abiatuko da Antoniuttitik. Antolatzaileek eskatu dute denak laranjaz jantzita etortzeko eta laranja koloreko kartel originalak eramateko.

Herri harresia irudikatuko dute

Martxak ez du pankartarik izango, eta kamioi bat joango da martxaren buruan speaker batek jendea animatzen duen bitartean. Gainera, Hesian taldea, Txerra Bolinagak (RIP) eta Ibai Akatuk ‘terrorismo Policial’ kantua abestuko dute Espainiako Poliziaren egoitzaren aurrean. Merindades plazara iristean, herri harresia irudikatuko dute Espainiako Ordezkaritzaren aurrean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude