A-8 autobideko ordainlekua 12:00etatik 16:00etara blokeatzeko helburua dute. Traktoreak iritsi dira Bidasoaren bi aldeetatik. Sindikatuen borrokari dagokionez, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak hitzordu bat proposatu die ostiralerako EHNE, ENBA eta UAGA sindikatuei.
Whatsapp bidez antolatutariko laborariek ekintza berria abiatu dute ostegun goiz honetan. Ofizialki sindikatuetatik aparte kokatuz, "asindikal" gisa kokatzen diren laborari multzoak daude Hego zein Ipar Euskal Herrian, eta elkarrekin Gipuzkoa eta Lapurdi arteko autobidea blokeatzeko asmoa dute.
Whatsapp mezu bidez aritu dira laborariei –afiliatuak izan edo ez– gomitak bidaltzen, eta ikusteke dago zenbaten babesa jasoko duten. Kolapso "monumentala" aurreikusten dute antolatzaileek. Hitzordua 10:30ean jarri dute Irungo IAT gunean, hortik Biriatura joateko. Ipar Euskal Herrikoei dagokionez, taldean doaz A64 eta A63 autobideetara.
Ohar bidez azaldu dutenez, ultimatum bat helarazi nahi diete Europako Batasuneko, Frantziako eta Espainiako gobernuei: aldarrikapenei ez badiete erantzuten, ekainaren 1etik aitzina "mugarik gabe" mobilizatuko dira.
Hego zein Ipar Euskal Herrian, mobilizaturik segitzen dute sindikatuek. UAGAk, eta Trebiñu eta Araba Landaren Alde Elkarteak deiturik, martxoaren 5az geroztik Eusko Jaurlaritzaren aitzinean baturik segitzen dute hamarnaka nekazarik, beti ere traktoreekin. Hitzordua Gasteiz kolapsatu zuten lehen traktoreetatik hilabetera egin dute. Aldundiaren partetik "aurrerapausoak" ikusi dituzte azken egunetan, besteak beste, lehen sektoreak 2023an aurreratutako BEZa hilabete honetan itzultzeko engaiamendua harturik. Gainera, Naiz-ek jakin ahal izan duenez, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak hitzordu bat proposatu die ostiralerako EHNE, ENBA eta UAGA sindikatuei.
Arabako Foru Aldundiak, berriz, nekazaritza sektoreari laguntzeko bi deialdi onartu zituen martxoaren 5ean, eta guztira bost milioi euro inguruko zenbatekoa jarri du 2024rako, 2025erako eta 2026rako. Neurri horren bidez, nekazaritza eta abeltzaintza "modernizatu" nahi ditu instituzioak, "lehiakortasuna" eta "profesionalizazioa" hobetzeko asmoz. Sindikatuekin biltzekoak dira berriro ere, ondoko egunetan, aldarrikapen multzoaz solastatzeko intentzioarekin.
Nafarroako sindikatuek ere jarri dute hitzordua ostegun honetarako Iruñean. Hain justu, Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onartzekoak dituzte eta bozketa eguna hautatu dute mobilizaziorako. Goizean parlamentura sartzen entseatu dira hamarnaka laborari, baina Poliziak bidea moztu die. Euskalerria Irratia-k jaso du bideoan:
?IKUSTEKOA| Tentsioa sortu da nekazari eta abeltzainak parlamentura sartu nahi izan dutelako Parlamentu barrura sartzen saiatzen ari dira: "Ez badigute sartzen uzten eta hitza hartzen, berriz saiatuko gara sartzen", esaten ari dira ahots ozenez.https://t.co/QIxSbPZcld
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) March 7, 2024
UAGA, EHNE Nafarroa eta EHNE Gipuzkoa martxoaren 19rako mobilizazio bat antolatzen dabiltza. Gasteizen jarri dute hitzordua.
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]
Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.
Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]