Lanuzteak egiteari ekin diote Artiachen, kaleratzeen aurka

  • Lanuzteak egiteari ekin diote astearte honetan Orozkoko Artiach lantegian gehiengo sindikalak deituta, langile bat kaleratu dutelako.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 03an - 09:26
Argazkia: Aiaraldea.

“Udako oporren garaian kaleratu dute eta enpresak 'integritate-testa' baliatu du argudio gisa, beste behin”, salatu dute sindikatuek. Horren aurrean, langileek adierazi dute ez dutela kaleratzerik onartuko.

Horrez gain, ebentualitatearekin eta aldi baterako laneko enpresarekin amaitu behar dela aldarrikatu dute. “Oinarrizko postuak aldi baterako langileekin betetzen jarraitzen du enpresak, eta horrek ez du bizitza proiektu bat garatzen uzten. Horrez gain, 'integritate-testa' albo batera uztea eskatu dute beharginek. "Proba erabat subjetiboa da, ez du pertsona batek Galletas Artiach enpresan lan egiteko behar duen formazioa neurtzen". Sindikatuen aburuz, test hori enpresak baliatzen duen “beste gezur bat” da, “kaleratzeak objetibizatzeko” eta, modu horretan, langileei beldurra sartzeko. 

Horren aurrean, kontratazio politika “gardenago eta objetiboagoa” eraiki behar dela nabarmendu dute lanuzteen deitzaileek, eta adierazi dute tamalgarria dela horren afera garrantzitsuan “sindikatu guztiak batera” ez egotea. “Baina Langile Batzordearen gehiengoa osatzen dugunok ez dugu inor babesgabe sentitzea onartuko”. Hori dela eta, langile guztiei luzatu diete lanuzteetan eta astean zehar egingo dituzten beste dinamiketan parte hartzeko gonbita, “siglen gainetik langileen batasuna dagoelako”.

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude