Lanuztea Kasedako Viscofan enpresan langile baten heriotza salatzeko

  • Larunbatean gertatu zen ezbeharra, bi behargin azido sulfhidrikoa zuen kubeta batera erori zirenean. Gas toxikoa arnastu zuten. Haietako bat hil egin zen eta bestea larriki zaurituta dago. Astelehen honetan enpresako langileek greba eginen dute gertatutakoa salatu eta segurtasun neurriak eskatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 16an - 08:41
Viscofaneko langileek gaur greba eginen dute, LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuen babesarekin. Viscofaneko langileek gaur greba eginen dute, LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuen babesarekin.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maskarilla bereziak behar dira azido sulfidrikoa (H2S) dagoen tokietan lan egiteko. Istripua izandako bi langileek ez zuten ekipamendu berezi hau gainean ezbeharra gertatu zenean. 45 urteko langilea, kubetatik aterata, ezin izan zuten berpiztu tokira gerturatutako larrialdi taldeek. Zarrakasteluko bizilaguna zen. Bigarren langilea, 54 urteko oibartarra, bizirik atera zuten eta uneotan, Nafarroako Ospitale Guneko zaintza intentsiboen unitatean ingresatuta dago oso egoera larrian.

Viscofaneko langileek gaur greba eginen dute, LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuen babesarekin. Enpresako zuzendaritzak, gertatutako ezbeharraren aurren bere tristezia azaldu badu ere, lanuztea salatu eta legez kanpokoa dela adierazi du.  


Eguneraketa berriak daude