ESK

Langileen kaleratzeak, ateak berriro irekiko dituzten Gasteizko rokodromoetan

  • Lan gatazkek bultzatuta bederatzi hilabetez itxirik egon ostean, ostiralean dira berriro irekitzekoak Gasteizko udal rokodromoak. ESK sindikatuak salatu duenez, itxura du gutxienez bi langile kaleratuko dituztela, gainerakoei Espainiako Estatuko hitzarmena aplikatuko zaiela –Arabakoaren ordez–, eta instalazioen erabilera murriztuko dela.


2019ko maiatzaren 22an - 10:25
Rokodromoetako langileak, Hegoaldeko instalazioen atarian, artxiboko irudian / ESK

Sindikatuak gaineratu du 24 eguneko atzerapenarekin irekiko direla, azken informazioek diotena betetzen baldin bada: "Hiru lizitazio hutsik geratu ostean, 2019ko apirilaren 26an, kudeaketa enpresa bati esleitu zaio. Enpresa horrek bere burua aurkeztu du instalazioak 2019ko maiatzaren 1etik 2020ko uztailera arte kudeatzeko. Instalazioak oraindik ez daude zabalik", dio maiatzaren 8ko data duen prentsa-oharrean. "Atzerapena saihestu ahal zen, are gehiago, Udala bezala, pribilegio egoera batean zaudenean eta gertatu ahal dena aurreikusteko gai zarenean. Beraz, hasieratik baldin bazekien zerbitzua maiatzean berrabiaraztea ezinezkoa izango zela, ez zuen informazioarekin jolastu behar eta argi eta garbi eman behar zuen aditzera zerbitzua 2019ko ekainaren 1era arte ez zela egongo erabilgarri. Berriro ere salatu nahi dugu udal kirol zerbitzuak agerian utzi duen konpromiso eta seriotasunik eza".

Halaber, sindikatuak adierazi du ez dagoela udal ikastarorik aurreikusita, ezta eskolei zuzendutakoak ere, eta ondorioz gazteak eskaladan hasteko zutabe nagusietakoa galduko dela.

Elkarretaratzea Salburuan

Ostiralean elkarretaratzea deitu du ESK sindikatuak Salburuako gizarte-etxearen atarian, 18:00etan, eskalatzaileentzako instalazio berrien irekieran. "Udalaren kudeaketa lotsagarriak" kaltetutako herritar guztiei egin die dei sindikatuak, Hala Bedi irratiak jaso duenez.

"Kirol batzuentzat beti du dirua Gasteizko Udalak, baina ez eskaladarentzat"

Gasteizko rokodromoetako langilea da Borja Donnay. 2018ko urrian, Eñaut Agirrebengoa kazetariak jasotako testigantza plazararu zuen ARGIAk. "Hiriko udal rokodromoetan egiten dut lan, baina irailaz geroztik langabezian nagoela esan daiteke", zioen. "Izan ere, instalazioen kudeaketa penagarria egin du Udalak, eta guk eskainitako zerbitzua bertan behera utzi du behin-behinean". Rokodromoak "modu sozial batean" kudeatu dituztela azaldu zuen, eta hori "asko" eskertzen dutela erabiltzaileek. "Haiek ere egoera bidegabea dela uste dute. Badakite Udalak bazter utzita duela eskalada. Kirol batzuentzat beti du dirua, baina ez eskaladarentzat. Eta ez gara ezinezko kopuruak eskatzen ari".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ESK
Genero-identitate diskriminazioak hauteskunde sindikaletan

ESK sindikatuak salatu du Araban bi aldiz gertatu dela hauteskunde sindikaletan langileen genero-identitatea errespetatu ez izana. Hauteskunde prozesuetako araudia aldatzea proposatu du, halako diskriminazioak gertatu ez daitezen.


Itsaso Zabaleta, La Vitoriana enpresako langilea
“Aberasgarria da langileak ikustea lehen aldiz kalera irteten eta antolatzen beldurren eta presioen gainetik”

Lan gatazka piztu da Gasteizko La Vitoriana enpresa ezagunean. Enpresak dozenaka langile ditu, eta 54 dendatan saltzen ditu lantegian egiten dituen ogi eta opilak, nagusiki Gasteizen baina baita Araba osoan eta Bizkaian ere. Lantegiko langileen asanbladak, ESK eta ELA... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
ESK sindikatuak Tubos Reunidos enpresako lan-erregulazio espedientearen "iruzurra" salatu du

Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]


2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Euskotrenen prekarizazioaren aurkako greba gaur: goizez eta arratsaldez zerbitzu minimoak

ESK sindikatuak lanuztera deitu du uztailaren 20an, 7:00etatik 9:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Euskotreneko Zuzendaritzak "prekarizazio-dinamikak zuzentzeko" antolaketa-neurriak hartu behar dituela salatu dute.


Osakidetzako azpikontratetako garbitzaileek homologazioa lortu dute, ia 100 greba egunen ostean

Bost urte baino gehiagoz luzatu da borroka, eta 50 bilera baino gehiago egin dituzte. Enpresa esleipendunen eta Osakidetzaren blokeoa eta Poliziaren jarrera salatu dituzte, besteak beste.


Eguneraketa berriak daude