Lan gatazka piztu da Gasteizko La Vitoriana enpresa ezagunean. Enpresak dozenaka langile ditu, eta 54 dendatan saltzen ditu lantegian egiten dituen ogi eta opilak, nagusiki Gasteizen baina baita Araba osoan eta Bizkaian ere. Lantegiko langileen asanbladak, ESK eta ELA sindikatuen babesarekin, protestak antolatu ditu soldatak eta lan-baldintzak hobetzea exijituz. Urtarrilaren 5ean egin zuten azken mobilizazioa, baina akordiorik lortu ezean berriak izango direla ohartarazi du ESK sindikatuko delegatu Itsaso Zabaleta Vélez de Mendizabalek, ARGIAri eskaini dion elkarrizketan.
2023ko amaieran eta 2024 hasieran mobilizazioak eta lanuzteak egin dituzue, lan-baldintzak hobetzea exijituz. Zeintzuk dira La Vitorianako langileen lan-baldintzak gaur egun?
Fabrikako langile askok lanbidearteko gutxieneko soldata kobratzen dute astean 40 ordu lan egiteagatik, 970 euro garbi hilean, horregatik askotan aparteko orduak egitera behartuta daude diru gehiago lortzeko. Kontuan hartu behar da ere Espainiako Estatuan gure sektorearen lanaldia oso altua dela, 1.760 ordu urtean. Europako herrialde askotan 1.500 ordukoa da gutxi gorabehera.
Bestetik, lanerako baliabideak eta azpiegiturak nahiko kaskarrak dira. Erremintak aspaldikoak dira, berritu gabeak, eta matxuratuta egoten dira askotan. Esaterako, garbitzaileek –kasualki soldata baxuenak dituztenak– lanbasarekin garbitu beharra dute fabrikako zoru osoa. Horrek guztiak, estresa, nekea eta ezinegona eragiten ditu langileongan.
Mobilizazio eta lanuzteak zer nolako jarraipena izan dute langileen aldetik?
Orokorrean ona, aberasgarria izan da langileak ikustea lehen aldiz kalera irteten eta antolatzen, duintasunagatik, beldurren eta presioen gainetik. Prozesu neketsua izan da, baina polita ere bai, denon artean, modu asanblearioan erabaki baititugu eman beharreko pausuak. Kontrara, mingarria izan da gure kontra egin duten langileak ikustea, enpresari men egin eta gure ekintzak zalantzan jarri dituztenak. “970 euroko kontratua sinatu dutenek nahi izan dutelako egin dute” gisako iritziak entzutea gogorra da, pobrea izatea hautua izango balitz bezala. Hala ere, arrakala hori aurrera begirako erronka gisa ikusten dut, gure lantegian klase kontzientzia lantzea beharrezkoa dela uste dudalako.
"Fabrikako langile askok lanbidearteko gutxieneko soldata kobratzen dute astean 40 ordu lan egiteagatik, 970 euro garbi hilean"
Kanpotik ikusita, ematen du sektore horretan, behintzat okindegietan jendaurrean aritzen direnen artean, langileetako asko migratzaileak direla eta langile aldaketa handia dagoela. Horrela al da? Zein da langileen profila?
Galdera horrek soilik elkarrizketa baterako emango luke, baina motzean erantzungo dizut. Dendetako langile gehienak, migratzaileak ez ezik, emakumeak ere badira. Aldiz, fabrikan langile gehienak gizonezkoak dira, eta horien arteko arrazializatuek egiten dituzte bertako lan prekarioenak. Azkenik, lantegiko jabeak gizon zuriak dira. Ez da kasualitatea, gizarte eredu kapitalista, patriarkal eta arrazista honen beste lagin bat da.
Sei urte dira sektorean ez dagoela hitzarmen kolektiborik, eta ordutik lan-baldintzek okerrera egin dutela salatu duzue. Zeintzuk dira langileen eskaerak, eta zer eskaintzen du enpresak?
Arabako hitzarmen kolektiboa aktibatzea ere bada gure helburuetako bat, hobekuntzak nabarmenagoak izango bailirateke: Araba mailako hobekuntzak eta hobekuntza kolektiboak, alegia. Badakigu hori prozesu luzea dela, beraz bitartean hobekuntza minimo batzuk eskatu dizkiogu enpresari. Nagusiak dira KPIren araberako soldata igoera eta orain arte galdutako eros-ahalmenaren berreskuratzea, baina eskatzen dugu ere lanaldia murriztea eta ordaindutako baimenak hobetzea.
Enpresak aldiz, soldataren igoera txikia eskaintzen digu, orain arte ordaindu gabe utzi digun kantitateari uko egitearen truk.
Azpimarratu duzue enpresak irabazi handiak dituela, langileen egoera kaskartzen duen bitartean.
La Vitoriana administratiboki bost enpresak osatzen dute: bi lantegian kokatuta daude, bi dendetan, eta azkena higiezinen enpresa bat da, denden jabea dena. Baina guztien jabea pertsona bera da Patxi Montaña, eta bazkideak bere senitartekoak dira. Enpresen arteko diru fluxuak jabea aberasten jarraitzeko antolatuta daude: enpresa batean deklaratutako galerak, bere beste enpresaren baten irabaziak dira, eta abar. Horrekin jolasten du. Azken hiru urteetan, halere, orotara 600.000 euroko irabaziak izan ditu enpresak.
"[Enpresak] langile bat kaleratu zuen langileen asanbladan parte hartu eta hurrengo egunean, eta aste honetan kaleratze berri bat egon da"
Bi bilera izan dituzue enpresarekin, baina “negoziazioa haustea eta langileak beldurtzen saiatzea” leporatu diozue enpresari. Bidegabeko kanporatzeak ere salatu dituzue. Zer gertatu da?
Enpresak, ditugun eskaerak entzun beharrean, gure kontrako kanpaina bat hasi zuen lantegian bertan. Eta langileekin banan-banan hitz egin zuen, “bozkatzen duzuenean baiezkoa bozkatu behar duzu, enpresaren alde”, edo “hemendik ospa egin nahi baduzu bidea erraztuko dizut”, bezalakoak esateko. Horrez gain, langile bat kaleratu zuen langileen asanbladan parte hartu eta hurrengo egunean, eta aste honetan kaleratze berri bat egon da. Onartezina da, auzitara jotzea aztertzen ari gara.
Urtarrilaren 5ean eman zenioten amaiera mobilizazio eta lanuzteei, “lehen bolada honetan”. Gehiago egongo dira hemendik aurrera?
Asteartean hitzordua dugu Precon [lan gatazkak bideratzeko Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza zerbitzua], espero dugu akordio batera iristea. Lortu ezean, ostegunerako egun osoko lanuztera deituko dugu, eta egun berean aurrera begirako mobilizazio berriak antolatuko ditugu, bigarren borrokaldiari hasiera emanez.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.