Behargin bat hil da asteazken goizean Altzagako Cables y Alambres Especiales SA enpresan, martitzenean izandako lan-istripu baten ondorioz.
Ezbeharra martitzenean jazo zen, 20:00ak aldera: alanbrea txirrikatan biltzeko makina batek harrapatu zuen 36 urteko langile leioaztarra, eta zenbait zauri eragin zion buruan, LAB sindikatuaren iturriek albiste-agentziei adierazi dietenez. Behargina oso larri eroan zuten Gurutzetako ospitalera, Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Bertan hil da.
ELA, CCOO, LAB, UGT eta ESK sindikatuek salatu dute gertatutakoa eta euren elkartasuna adierazi diete biktimaren senide, lagun eta lankideei. Goizean aurreikusita zuten 12:00etan enpresako langileen asanblada egitea, baina ordu horretan Langileen Batzordea bilduta zegoen Osalan laneko segurtasun eta osasunerako euskal erakundearen ordezkariakaz, enpresako zuzendaritzagaz batzartu ostean. 13:30erako atzeratu dute asanblada.CCOOk zabaldu duenez, ostegunean elkarretaratzea izango da Altzagako metro-geltokiaren aurreko zabalgunean, goizeko 11:30ean. Sortuk ere mobilizazioak iragarri ditu.
ELA sindikatuak nabarmendu du 46 direla daborduko "Euskal Herrian lanean bizitza galdu duten pertsonak". ELAk "prekarietate-egoerari" eta "lan-erritmo jasanezin, jardunaldi amaigabe, eta sektoreko hitzarmen nahiz prebentzio-arautegiaren betegabetzeari" leporatu dio. Eusko Jaurlaritzari prebentzio-legedia betetzen dela bermatzeko kontrolak eta jarraipen-neurriak eskatu dizkio sindikatu abertzaleak.
LABek Vicinay taldeari egotzi dio heriotzaren erantzukizuna. Sindikatuak gogorarazi duenez, taldeak 2015eko maiatzean erosi zuen Cables y Alambres enpresa, "inoiz iritsi ez diren inbertsio batzuk aginduz". Hala, "hamarkadetan luzatu den inbertsio falta horrek asko kaltetu ditu makina eta instalazioak eta ondorioz, bizitza arriskuan jarriz joan behar izan dute lanera langileek egunero eta lan-istripuak konstante bat izan dira azken urteotan zehar". Akordura ekarri dutenez, hainbatetan salatu dituzte lan-baldintza horiek, baina enpresaren erantzuna izan da "langileen ordezkariak presionatzea eta istripuak ekiditeko prebentzio neurririk ez hartzea", salatu dutenez.
UGTk, bere aldetik, administrazioei eskatu die "ikerketa sakona" egitea, "enpresak izan lezakeen ardura argitzeko". Sindikatuak langileen kopurua murriztu eta lan-karga handitzeari leporatu dio istripua. Osalanek azaldu du bere teknikariek ezbeharraren "lehenengo ikuskapen bat" egin dutela. Modu berean, ziurtatu dute "gertaerak argitzeko beharrean segituko" dutela.
Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.
Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.
Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.
2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.