Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

  • Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025eko martxoaren 4an - 10:35
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astearte honetan metalgintzaren sektoreko langile bat hil da Elorrion, fundizioko makina batek azpian harrapatuta. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak.

Lan istripua 08:00etan gertatu da altzairuzko piezak egiten dituen Betsaide enpresan. Nagusiki autogintzarako piezak egiten dituen lantegia da. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak langilea makina artetik ateratzen ahalegindu dira, ez dute lortu, eta bertan zendu da, Segurtasun Sailaren esanetan.

LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko bederatzi langile hil dira Euskal Herrian 2025ean; astero bat, batez beste.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.