Lan istripu ez traumatiko baten ondorioz hil da langilea, bihotzekoak jota. Enpresako komiteak lan istripua salatzeko mobilizazioak deituko ditu datozen orduetan.
LAB sindikatuak eman du heriotzaren berri, asteazkenean. Ohar bidez publiko egindako zehaztapenen arabera, lan istripu ez traumatiko baten ondorioz hil da langilea, bihotzekoak jota. Etxebarri Ibiñako Pepsico enpresan gertatu da istripua, eta langilea bere lanpostuan zegoen istripuaren unean. Aurten Euskal Herrian hildako 26. langilea da.
Sindikatuak jakinarazi duenez, enpresako langileek lan karga eta erritmo altuak salatzen dituzte. Hala bada, adierazi dute ez dela harritzekoa "laneko arrisku faktoreak medio, arazo kardiobaskularrak areagotzea eta bizi kalitatean eragina izatea. Kasu honetan, heriotzeraino". Izan ere, sindikatuak azpimarratu du lan karga eta presio gero eta altuagoak laneko arrisku faktore nabarmen bilakatu direla. Lan istripuen datuak horren adierazle: aurten, Euskal Herri mailan, lan istripu ez traumatikoen ondorioz zazpi pertsona hil dira beren lanpostuetan, "arazo kardiobaskularrak eragiten dituzten arrazoi laboralak tarteko".
LABek administrazioei eskatu die "lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen gaitz horri aurre egiteko azalpenak eta berehalako neurriak, benetako kontrola eta politika zehatzak".
Pepsico-ko komiteak datozen orduetan mobilizazioak deituko dituela iragarri dute, eta bertan parte hartzeko deia luzatu.
Aurten Euskal Herrian lanean hil den 26. langilea da, gutxienez.
Asteburu honetan Ondarroako Itxasaurre kaleko eraikin bateko fatxada birgaitzeko lanetan langile bat hil da. Zero Plus Nzeb Berrikuntzak enpresako 35 urteko langilea hilik aurkitu zuten maiatzaren 2an etxebizitzetako batean. Maiatzaren 5ean, aldiz, Hernanin garraiolari bat hil... [+]
Lan Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, gehiengo sindikalak manifestazioak egin ditu Bilbon eta Iruñean, lan ezbeharren kopuruak gorantz jarraitzen duela eta horren atzean prekarietatea dagoela salatzeko. CCOO eta UGT ere Bilbon mobilizatu dira.
Milaka lan gaixotasun eta istripu aitortzarik gabe geratzen da. Horren adibide, hainbat sindikatuk plazaratu dituzten kasu hauek: iragan larunbatean lanetik etxera bueltan istripuz hildako langilea; laneko gaixotasun psiko-sozialak; produktu toxikoekin harremanetan laneko... [+]
Apirilaren 16an Gasteizko langil bat hil zen Errioxako Haro herrian, agrokimikoen enpresa batean bigilantzia lanak burutzen ari zela. Ateak azpian harrapatuta hil zen 51 urteko gizonezkoa. 18 langile dira dagoeneko 2022an Euskal Herrian hil direnak.