Langile bana hil da Iruñean eta Leioan

  • Asteartean hil dira biak, Leioakoa heriotza ez traumatikoz, eta Iruñeko Arrosadia auzokoa garabi baten palak kolpatu ostean. Hemeretzi langile hil dira Euskal Herrian aurten.

Iruñeko heriotza salatzeko kontzentrazioa egin dute auzoko eragileek. Irudia: ahotsa.info

2022ko apirilaren 13an - 08:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arrosadiako lan istripua 15:00ak aldera gertatu zen. Mariezcurrena enpresako 52 urteko langilea kale baten konponketa lanetan ari zen lanean, udal enkarguz. Udaltzaingoak hartu du gertatuaren ikerketaren ardura. Leioan hildako pertsona CAR Bizkaia enpresako langilea zen, ELAk jakinarazi duenez 50 urte inguru zituen eta heriotza ez traumatikoz hil da.

Astelehenean, LAB sindikatuak jakinarazi zuen iragan astean hirugarren langile bat hil zela, 59 urtekoa eta Ingemat enpresako behargina. Hau ere heriotza ez traumatikoz hil zen. Atzoko biekin, momentuz 19 dira lanean hildako langileak Euskal Herrian.

“Ezin da zorte txarraz hitz egin”

LABek azpimarratu du heriotza ez traumatikoak lan istriputzat hartu behar direla, “estresa, lan baldintzak eta presioa funtsezko faktoreak direlako istripu kardiobaskularretan”. ELAk dei egin die herritarrei azken bi heriotzak salatzeko gehiengo sindikalak deituko dituen mobilizazioetara. Arrosadian, auzoko eragile politiko, kultural eta sindikalek kontzentrazioa egin zuten astearte arratsaldean, langilearen heriotza salatzeko. Deitzaileek prekarietateari egotzi zizkioten lan istripuak eta heriotzak, “ezin da zorte txarraz hitz egin”, eta erakundeei exijitu zieten neurriak har ditzaten lan baldintzak eta laneko segurtasuna bermatzeko.

Ahotsa.info-k jaso du Arrosadiako kontzentrazioa bideoan:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!