Langabezia datu positiboek ezkutatzen duten prekaritatea salatu dute ELAk eta LABek

  • Espainiako Lan Ministerioak langabezia jaitsi dela adierazi arren, LAB eta ELA euskal sindikatuek salatu dute sorturiko lan kontratu horien gehiengoa epe laburrekoa eta prekarioa dela.

Maiatzean 3.089 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian. Espainiako Lan Ministerioak publikaturiko txostenak azken urteetan ikusten den joera berresten du, urtero maiatzean langabeziak nabarmenki egiten baitu behera. Jaitsiera honekin, langabezia-tasa %10,79koa da, krisi ekonomikoak eztanda egin zuenetik baxuena.

ELA eta LAB euskal sindikatuek asteartean argitaratu zuten txosten berri honen gaineko analisia, langabeziaren jeitsiera honek dakarren prekaritatea azpimarratuz. LABen esanetan, oraindik “langabezia prekaritatearekin murrizten” jarraitzen da, lan ezegonkorra gaienduz. Gazteen langabeziak, gainera, gora egin duela ohartarazi du sindikatuak, prekarizazioa gehien pairatzen duen kolektiboa dela azpimarratuz.

ELAk, bestalde, maiatzean sinatu diren kontratuen %92,4 behin-behinekoak izan direla azpimarratu du. Horrez gain, langabetuen egoera larriaz ere jakinarazi du asteartean publikaturiko prensa-oharrean, langabetuen %57 baino gehiagok ez baitu inolako prestaziorik jasotzen.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude