Langabeen %52 iraupen luzekoak dira EAEn

  • 2.578 langabe gehiago utzi ditu urtarrilak Hego Euskal Herrian. Guztira, 172.455 dira gaur egun Hego Euskal Herrian langabezian dauden herritarrak, Espainiako Estatuko Enplegu Zerbitzuak emandako datuen arabera.


2021eko otsailaren 02an - 11:55
Jaurlaritzako Enplegu sailburuorde Alfonso Gurpegui datuak ematen. Argazkia: irekia.eus.

Gizarte Segurantzaren datuei erreparatuta, duela urtebete baino 21.593 lagun gutxiago daude afiliatuta Hego Euskal Herrian.

EAEko datuetan zentratu da Eusko Jaurlaritza, eta nabarmendu du aurreko urteko datuekin alderatuta, langabeziaren igoera nabarmen handiagoa dela gizonen artean (%13,42) emakumeen artean baino (% 9,33). Hala ere, langabetuen %55,31 emakumeak dira.

Aurreko urtearekin alderatuta, 16 eta 24 urte arteko langabeziak gora egin du EAEn (%29,37), eta 54 urtetik gorakoen artean igoera apalagoa izan da (%6,56). Lehen lan-esperientzia izan ez dutenen kopurua %14 igo da.

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, iazko egoerarekin alderatuta, zerbitzuetan %11,64 hazi da langabezia eta industrian %8,83. Lehen sektorean %6,13 egin du gora eta eraikuntzan, %6,69. Horrez gain, aurreko urtearekin alderatuta, iraupen luzez langabezian dagoen jende kopurua %20,80 hazi da EAEn eta epe laburrekoa, berriz, %2,24. Egun, langabeen %52, hau da, 67.983 pertsona, iraupen luzekoak dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langabezia
2023-09-07 | Euskal Irratiak
Inflazioa izanik ere, langabezia nabarmen beheititu da Ipar Euskal Herrian

Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]


Emakumeen artean aldizkako lan kontratuen %65 eten egin da maiatzetik hona

LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
ESK sindikatuak Tubos Reunidos enpresako lan-erregulazio espedientearen "iruzurra" salatu du

Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]


2023-02-14 | Gedar
Biztanleria ez-aktiboa inoiz baino handiagoa da Espainiako Estatuan: 16,7 milioi pertsona

Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen artean

144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak. 


Eguneraketa berriak daude