Lanean ari ez direnean ere armak eraman nahi dituzte ertzainek

  • "Alerta yihadista" aitzakiatzat hartuta, armatzeari lotutako neurriak exijitu dituzte Ertzaintzako sindikatuek.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko urriaren 25ean - 07:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Barne Ministerioak aurreko astean jakinarazi zuen, "terrorismoaren kontrako alertaren" laugarren mailaren barruan, neurri "osagarriak" hartuko dituztela aurrerantzean. "Mehatxu Terrorista Baloratzeko Mahaian" erabaki zuten alerta sistemako laugarren maila zorroztea, eta "segurtasun-neurri" gehiago ezartzea horren harira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkoreka berehala lerratu zen norabide horretan, eta aurreko astean bertan azaldu zuen polizia-indarren esku-hartzea areagotuko zutela ustez jendetsuak diren lekuetan eta ekitaldietan. Zehazki, Poliziaren kontrol-lanak "biziagotuko" direla ohartarazi zuen, "Israel eta Palestinaren arteko gatazkak" izan dezakeen eraginari erreferentzia eginda eta hori argudiotzat hartuta. Gerora Ertzaintzako buruak berak zehaztu zuenez, azpiegituretan, egoitza diplomatikoetan nahiz gurtza toki jakinetan handituko dute kontrola.

Eta badirudi, gainera, agian ez dela polizia-kontrola izango areagotuko den bakarra: Ertzaintzak neurri zehatzak eskatu ditu agenteen armatzeari dagokionez, "alerta yihadista" aitzakia modura hartuta. Ertzaintzako polizien gehiengoa ordezkatzen duten Erne, Esan eta Sipe sindikatuek idatzi bat aurkeztu dute, gaur egungo egoeraren planifikazioa kritikatuz eta neurri zehatzak exijituz, armen erabilera indartzeko, nagusiki.

Neurrien artean aipatu dute, esaterako, "laneko arma lanetik kanpo ere eraman ahal izateko aukera" berreskuratzea. Horretarako, armak etxera eramatea galarazten duen araudia berrikus dezatela eskatu dute Ertzaintzako sindikatuek. Bestalde, HK MP5 subfusilen erabilera izan dute hizpide: "arrisku handiko egoerei aurre egiteko" arma egokiak direla diote Ernek, Esanek eta Sipek, eta horiek erabili ahal izateko formakuntza heda dadila eskatu dute. Hori gutxi balitz, taser pistolen erabilera eta hornidura orokortuta egon dadila nahi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!