Elizara olioa ekarri, eta olioa falta, gauero. Nor ote? Elizako olioak edatera sartzen zela esaten zen, Etxalarren sakristaua eskopeta eta guzti zaintzen jartzeraino. Hortik omen datorkio izena Ataunen eliz-hontz ezizenez ezagutzen den animaliari, besteak beste, hontza zuri, mozolo zuri edota gabontz izenez ere ezagutzen denari.
Taldea: Ornoduna / Hegaztia
Neurria: Mokotik isatsera 33-39 cm. Hego luzera 80-95 cm.
Non bizi da? Zuhaiztietan, nekazal eta landa eremuetan.
Zer jaten du? Karraskariak eta hegazti txikiak.
Babes maila: Europa mailan babestua.
Betidanik izan da baserritar askoren bizilagun Euskal Herri osoan zabalduta dagoen hontza espezie hau. Iparraldeko landa zabaletan arrunta izanik, hegoaldeko nekazaritza-lautadetan urria da, eta baso eremuetan, aldiz, ez dago aurkitzerik. Eta herri askotan bezala, Etxalarren ere ondo dakite kanpandorreak dituela habia egiteko gustuko. Baina baserri, korta eta baselizen ganbara eta goitegiak ere habia egiteko leku aproposak iruditzen zaizkio.
Bere ezaugarri dituen kolore zuri eta bihotz formako aurpegia duen beste hegaztirik ez da. Hontza izanik, nola ez, gautarra da eta iluntasunean bere kolore zuriak atentzioa eman du betidanik. Izen zientifikoak ere nabarmentzen du hau, alba, zuria. Urte guztian zehar dugu gurean eta lurraldekoia izan arren, ugalketa-garaitik kanpo badu denbora auzokoen eremuetara eskapadatxoak egiteko. Ilunabarrean edo gauean ikusi daiteke batez ere haien hegaldi lirain bezain isila. Baina askotan, ikusi baino… errazagoa izaten da bere garrasi mikatza entzutea, hotzikara emateko modukoa! Ehizan dabilenean, aldiz, denetan isilena da, harrapakin dituen saguak zast! Ezustean harrapatzeko.
Hegazti gautar honen harrapakin gustukoenak mikrougaztunak dira, basasagua (Apodemus sylvaticus), larre-lursagua (Microtus agrestis) eta satitsu arrunta (Crocidura russula) batez ere. Hegazti txikiak, intsektu handiak zein saguzarrak ere harrapatzen ditu. Ezagunak dira lursaguek laborantza lurretan edota saguek baserri inguruetan eragin ditzaketen kalteak. Baina, a ze zortea gurea! Hontza zuriak sagu eta lursaguak ditu gustukoen, horiek bere dietaren %80-a izateraino. Hau dela-eta, izurrite harrapakari ona dela esaten da, eta karraskari horien ugaritzea kontrolatzeko eta kalteak murrizteko, hontza zuriari habia-kutxak edo zutoinak jartzea gomendatzen dute laborantza lurretan, kontrol biologiko gisa. Nafarroa dugu honen adibide, urteak baitaramatzate laborantza lurretan hontza zuriarentzat (eta belatz gorriarentzat, Falco tinnunculus, karraskariak gustuko dituen beste hegazti bat) habia-kutxak jartzen. Hauei esker, jakin badakigu hontzen txitak lehen hegaldiak egiten hasten diren momentuan, habia eta egun bakoitzeko bost karraskari jaten dituztela, hots, matematikak eginda, hilabetean 150 karraskari inguru.
Gaur egun, zoritxarrez, elizetako bizilagun lirain honek hainbat mehatxu dauzka. Alde batetik, eraikitzen diren eraikin modernoek zein baserri, korta, baseliza eta abarrak birmoldatzeak, gutxitu egiten dituzte hontzak habia egiteko erabiltzen dituen ganbara, goitegi eta kanpandorreen aukerak. Bestetik, azken urteotan ingurunearen urbanizatze ikaragarriak habitataren suntsipena ekarri du. Honek hainbat ondorio ditu: ehiza egiteko leku aproposak murrizten ditu, errepidean autoek zanpatuta hontza gehiago hiltzen dira toki horretan desagertzeraino... Azkenik, zereal eta ardo-lautadetan egin den nekazaritza ereduak ingurunea sinplifikatu du eta ondorioz, hontza zuriak hain gustuko dituen harrapakin espezieak desagerrarazi ditu. Janaririk ez bada, hontza zuririk ere ez. Aipamen berezia egin behar zaie bai nekazaritza eremuetan zein landa, herri eta hirietan sistematikoki eta ugari erabiltzen diren arratoi-pozoi eta sator-pozoiei. Pozoi horiekin, hontzaren jana pozoitzen dugu, eta pozoitutako mikrougaztunak jaterakoan, zer gertatuko ote da? Bera ere pozoituta hiltzen dela, eta honek espeziearen heriotza-tasaren igoera gogorrak eragiten ditu.
Txikitan, beharbada inguruko adinkide gehienen modura “gustatzen ez zaidan” zerbait izatearren, bat batean bota nuen, etxean: “Ez zait gallito gustatzen”.
Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira, eguzkiak ez du hainbeste berotzen baina azken izpiak aprobetxatuz, bazkalostean mendi bueltatxoa ematera irten gara. Mendiaren soinuetan barneratuta, bat- batean tronpetak diruditen “kru-kru-kru” hotsak entzuten dira. Begirada... [+]
Silurikoan sortu omen ziren, kontuak atera! Duela 400 milioi urte edo gehiago. Beraz, planetako lurretan azaldu ziren lehenetako animaliez ari gara, ez da txantxetarako kontua. Eta oraindik txantxa gutxiago, garai hartako espezie batzuek luzeran bi metro ere bazituztela jakinda... [+]
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]
Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]
Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]
Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]
Tarteka bada ere, inoiz ikusiko zenuten hego beltzeko “erle erraldoi” eta potolo bat zuen inguruan hegan. Hala bada, ziur izan intsektuen artean ikusgarrienetako bat ikusi duzuela. Eta ziur izan, baita ere, ez duzuela inongo arriskurik, itxura itzeleko erlastar honek... [+]
Sugea eta eguzkia: pertsona askoren buruan banandu ezinak diren bi hitz. Sugea entzuten dugun aldiro, egun bero eta argi bat irudikatzen dugu. Buruak hala funtzionatzen baitu: asoziazio horiek egiten ditu duen informazioarekin. Eta ez da arraroa, bestalde; izan ere, sugeak... [+]
Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]
Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]