Lana deslokalizatu eta langileen kopurua %35 murrizten dituzten enpresak zigortuko ditu Arabak

  • Diru laguntzak jasotzen dituzten enpresek itzuli beharko dituzte. Gainera, zortzi urtean ezin izango dute deialdi publikoetan parte hartu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urriaren 4an - 11:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Araban lana deslokalizatu eta langileen kopurua %35 murrizten dituzten enpresak zigortuko ditu Aldundiak. Horrela adostu dute gaur Aldundiako Ogasuneko Osoko Bilkuran, bertan Enpresen Diru-Laguntzak arautzen dituen foru araua adostu baitute. EH Bilduk 20 zuzenketa aurkeztu zizkion foru arauari, deslokalizazioaren definizioa foru gobernuaren esku geratzen baitzen. Aipatu definizio hau foru arauan bertan jasota egotea zen EH Bilduren helburua eta horrela egitea adostu dute gaurko bilkuran.

Horrela, deslokalizazio emateko jarduera ekonomikoaren murrizketa esanguratsua eman behar da eta, aurreko edo ondorengo hiru urteetan jarduera berdina beste leku batera eramatea. Horrez gain, langileen kopurua %35 murriztu behar da.

Hemendik aurrera, horrelako kasuak ematen direnean, enpresak jasotako diru-laguntzak itzuli behar izango ditu eta zortzi urteetan ez dute diru laguntza publikoak jasotzeko aukerarik izango

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enpresak
2025eko abenduaren 4
Ez da eten

Eguneraketa berriak daude