Azaroaren hasieran, eremu oso desberdinetan dihardugun sektore eta izaera askotariko ehundik gora erakunde elkartu ginen Donostiako Parke Teknologikoko auditorioan, Batuz Aldatu hizkuntza politiketan eragiteko adostutako dokumentuaren sinatzaileen Lehen Biltzar Nagusia egiteko. Euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea da helburu nagusia, eta parte-hartzaileen aniztasunak agerian utzi du eduki zehatzen gainean adostasun eta aliantza berriak eraiki daitezkeela. Horrela bada, eremuz eremu hizkuntza politiketan dauden lehentasunak eta neurriak zehaztu dira dokumentuan.
Gaurkoan, lan munduaren esparruari lotutako batzuk nabarmenduko ditut. Izan ere, aditu guztiak bat datoz esatean lan mundua euskalduntzea estrategikoa izan behar dela hurrengo urteetako hizkuntza politiketan. Ezin gerta daiteke hezkuntzan egin dugun inbertsioa, lan munduan galtzea, hau da, euskaraz prestatu dugun belaunaldi gazteagoei euskaraz lan egiteko espaziorik ez eskaintzea.
Lehenengo puntua da lantokia ere euskararen erabilera erosorako eremua izan behar dela. Horretarako, garrantzitsua da babestea lantokian euskaraz lan egiteko langileen eskubidea. Horri begira, ELA eta LAB sindikatuek dinamika bati ekin zioten 2020ko azaroan, 50 langiletik gorako enpresetan, lanbide-arteko akordioaren bidez, euskara planak bultzatzeko, alegia, enpresak edo langileek eskatuta euskara plana gai-zerrendan jartzeko konpromisoa protokolizatzeko. Proposamenak ez zuen aurrera egin.
Ezin gerta daiteke hezkuntzan egin dugun inbertsioa, lan munduan galtzea, hau da, euskaraz prestatu dugun belaunaldi gazteagoei euskaraz lan egiteko espaziorik ez eskaintzea
Aurtengo urritik, sindikatuak beste saiakera bat egiten ari dira; hamarnaka enpresa identifikatu eta ordezkari sindikalen bidez, dinamikak sortzen ari dira enpresa horietan euskaraz lan egiteko eskubidea bermatzeari begirako neurriak har daitezen, dela euskara planak abian jarriz, dela Bai Euskarari Ziurtagiriaren metodologia baliatuz, euskara batzordeak sortuz edo diagnostikoak eginez. Gainera, horretarako, Euskaraldiaren testuingurua baliatu dute, baita bertan sortu diren ariguneak ere.
Bigarrenik, administrazioa zerbitzu kontratatzaile eta emaile nagusietakoa denez, lehentasunezkoa da, halaber, ziurtatzea euskarazko zerbitzua eskainiko duela. Horregatik, Euskal Herrian kokatua den administrazio orok, herritarrei zerbitzua emateko denean enpresa bat kontratatzen badu, kontratazioan hizkuntza irizpideak ezartzea beharrezkoa da, euskarazko zerbitzua berma dadin, eta herritarrak euskarazko zerbitzua jaso dezan. Halaber, beharrezkoa da hizkuntza klausula sozialak modu sistematikoan ezartzea, euskaraz lan egiteko eta zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubideak bermatzeko.
Euskal Herrian kokatua den administrazio orok, herritarrei zerbitzua emateko denean enpresa bat kontratatzen badu, kontratazioan hizkuntza irizpideak ezartzea beharrezkoa da, euskarazko zerbitzua berma dadin
Hirugarrenik, kontsumitzaileen esparruari dagokionez, ohiko establezimenduak (denda, banketxea, botika…) euskara eroso erabiltzeko eremu bilakatu behar dira. Horretarako beharrezkoa da kontsumitzaileen kontsumo harremanei lotutako hizkuntza eskubideen aitortza eta bermea eskainiko duen arkitektura juridikoa eta lege garapena gauzatzea. Ingurune soziolinguistikoaren eta sektorearen izaeraren zein eraginaren arabera, lehentasunezko enpresak finkatu eta epealdi zehatzean enpresa guztietara zabaldu beharko litzateke euren produktuak eta zerbitzuak euskaraz eskaintzeko betebeharra.
Lan munduaren espazioetan euskarari lekua egitea lehentasunezkoa da, eta urrats sendoak egin behar dira plangintza, arau eta baliabideetan. Garrantzitsua da administrazioek, enpresek, langileek eta kontsumitzaileek hizkuntzaren ikuspegia ere txertatua izatea. Eta, horretaz gain, elkarrekin eragiteko espazioak eraikitzen baditugu, askoz ere errazagoa izango da adostasuna zabaltzea eta adostasunetatik etorkizuna eraikitzea.
Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]