Lan Ikuskaritzak Garbialdi enpresa zigortu du aldi baterako langileei baja emateagatik

  • Osasun krisiaren hasieran, LAB sindikatuak salatu zuen Garbialdi enpresak COVID-19aren aitzakian hainbat aldi baterako kontraturi baja eman ziela eta langileak langabezian utzi. Lan Ikuskaritzak arrazoia eman eta enpresak langileak berriz kontratatu behar izan zituen. Orain, Ikuskaritzak zigorra jarri dio bestelako kalteak ere eragin zituelako erabaki hark.


2020ko ekainaren 15an - 11:24
Argazkia: LAB.

LAB sindikatuak adierazi du Garbialdi garbiketa sektorean salaketa gehien pilatzen duen enpresa dela, eta era berean, administrazio publikoek kontratu publiko gehien berari esleitzen dizkiotela.

Administrazio publikoei eskatu die azpikontratatutako enpresak hobeto kontrolatzeko, eta kontratu publikorik ez diezaietela esleitu pliegoak betetzen ez badituzte edo laneko arau-hausteak egiten badituzte.

Sindikatuak aurreratu du Garbialdik egiten dituen irregulartasunak salatzen jarraituko duela eta azpikontratatutako zerbitzuok publifikatzearen alde borrokan segiko duela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude