“Lan baldintzen aldeko konfrontazioan eta euskal esparruan sinisten dugu”

  • LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak borrokaren bidez eragiteko aukera dagoela uste du, eta urtarrilaren 30eko mobilizaziorako deia egiten du.

Xabier Ugartemendia LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkaria (argazkia: LAB)

2022ko urtarrilaren 20an - 14:52
Azken eguneraketa: 16:05

Xabier Ugartemendia LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkaria da, eta borrokaren bidez eragiteko aukera dagoela uste du. LABek adierazi du Espainiako lan erreforma honi ezezkoa eman behar zaiola Kongresuan, lantokietan zein kalean, eta urtarrilaren 30eko mobilizazio egunean parte hartzeko deia ere egiten du.

Espainiako lan erreforma ez dela nahikoa argi esan du LABek, baina Espainiako Kongresuan otsailaren hasieran onartu aurretik eragiteko aukera dagoela ere esan duzue.

Zer bozkatu Kongresuan ordezkaritza duten alderdien gaia da. Gure lana alderdi hauek interpelatzea da, langileek behar dituzten aldaketak egin ditzaten. LABen uste dugu PPren lan erreforma osorik indargabetu beharko litzatekeela. Elkarrizketa mahaian egindako akordioan, 2012an inposatu ziren gai asko ukitu gabe geratu dira: hitzarmen baten adostutakoa aldebakartasunez patronalak ez betetzeko aukera, soldatan ez ezik beste gai guztietan enpresa eremuko lehentasuna mantentzea, mugikortasuna inposatu ahal izatea, %10eko flexibilitatea, estatalizazioa eta kaleratzeak, besteak beste.

Zeintzuk izan beharko ziren, orduan, ezker independentisten gutxieneko zuzenketak lan erreforma berriaren alde bozkatzeko?

Guretzat lehen aipaturiko azken bi gaiak dira larrienak eta nahitanahiez moldatu beharko liratekeenak:

“LABen uste dugu PPren lan erreforma osorik indargabetu beharko litzatekeela, 2012an inposatu ziren gai asko ukitu gabe geratu direlako”

a) Estatalizazioa. Euskal langileok gure lan baldintzak berton erabakitzeko eskubidea dugu, kanpoko (Madrileko) esku-hartzerik gabe. 2010eko eta 2012ko lan erreformek eskubide hau urratu egiten zuten, eta beraz beharrezkoa da gai honekiko aldaketak egitea euskal negoziazio esparrua eta bertoko lan hitzarmenak errespeta daitezen. Elkarrizketa sozialeko mahaian izandako akordioak honetaz ez du ezer esaten, hau da PPk inposaturikoa indarrean mantentzea planteatzen dute.

b) Kaleratzeak. PPk eginiko lan erreformak kaleratzeak egiteko erraztasunak inposatu zituen (indemnizazioak merkeagotu, kalerapen objektiboak egiteko arrazoiak malgutu, lan agintaritzaren papera ukatu...). Uste dugu gai honetan ere aldaketa sakonak egin behar direla, patronalak duen kaleratzeko erraztasuna amaitzeko. Ez dezagun ahaztu milaka lanpostu suntsitu direla 2012ko lan erreformak ezarri zuen erraztasuna erabiliz. Honetaz ere, elkarrizketa sozialeko mahaian izandako akordioak ez du ezer esaten, hau da, PPk inposaturikoa indarrean mantentzea planteatzen dute.

Aski mobilizatu da euskal langileria aurreko erreformen aurka greba anitzen bidez, baina azken urtean negoziaziorako tarte eskasa izan du LABek.

Azken urteetako bilakaera ikusita, hau da, pairatu eta pairatzen ari garen krisi desberdinak langileen lan baldintzak kaskartzeko, kaleratzeak egiteko, biztanlegoa pobretzeko eta zerbitzu publikoak eraso eta desmantelatzeko erabili dutela ikusita, borrokatzea derrigorrezkoa da. Langile borroka inoiz baino beharrezkoagoa da parean dugun erasoei aurre egiteko.

Ez da kontrabotere estrategia bukatzeko eta Espainiako ezkerreko Gobernuarekin negoziatzeko eta Euskal Herriko bigarren eta laugarren sindikatuekin elkarlanerako garaia irekitzeko unea?

Estatuan dagoen Gobernua ezkerrekoak omen diren alderdi bik osatzen dute; ez dugu ukatuko erabaki batzuk bide egokian hartu dituztela (adibidez Lanbidearteko Gutxieneko Soldata igotzea), baina beste batzuetan ez dute ezkerreko alderdiek hartuko lituzketen erabakirik hartu, adibidez lan erreforma indargabetzean. Ezeztatzerik ez da egon, eta gainera PPk eginiko lan erreformaren puntu garrantzitsu eta larrienak bere horretan uzten dira (kaleratzeak, estatalizazioa, inposaketa, ...). Patronalari beto eskubidea eman diote. Uste dugu hau ez dela ezkerreko alderdi edo Gobernu baten jarrera.

Berdina uste dugu Madrileko Gobernu eta alderdietatik bertoko lan harremanetako euskal esparrua ukatzeaz duten jarreraz, adibidez, bertoko LGS (Lanbidearteko Gutxieneko Soldata) bat ezartzea planteatzen denean.

“Patronalari beto eskubidea eman diote, eta hori ez da ezkerreko alderdi edo Gobernu baten jarrera”

Sindikatuen esparruan, guk langileen lan baldintzak eta bizi baldintzak defendatzeko konfrontazioan eta euskal esparruan sinisten dugu, eta horrekin bat datorren edozeinekin lan egiteko prest gaude. Premisak zehatzak dira: borrokaren aldeko hautua eta euskal esparruaren defentsa.

Pandemiaren ondoriozko kaleratzeak 8/2020 dekretuaren bidez garestitu ziren, adibidez.

Kaleratzeen inguruan, lehen aipatu moduan, elkarrizketa sozialeko mahaiko akordioan ez da ezer indargabetzen, hau da, PPk ezarri zituen erraztasun guztiak indarrean mantentzen dira. Lotsagarria iruditzen zaigu hau. Euskal Herrian gehiengo sindikalak greba orokor desberdinak egin genituen neurri hau inposatu zitzaigunean, eta estatu mailan ere, CCOOk eta UGTk greba orokor egun bat deitu zuten. Ez dugu ulertzen nola daitekeen orain gai hau konpontzen ez duen moldaketa bat adostea.

Aldibaterakotasunaren kausalitatea indartzeko neurrien eraginkortasuna urtean zehar ikusiko dugu, ezta?

Ebentualitatearen inguruko neurriak guztiz ez nahikoak direla uste dugu, patronalaren neurrira oso eginikoak. Agian balioko dute Gobernuak datuak zuritzeko, baina langileen ez egonkortasun batera eta prekarietate-egoeran ez dute eraginik izango. Guretzat ebentualitatearen inguruko neurri eraginkorrenak lirateke, alde batetik, kausalitatea gehiago lantzea, eta bestetik, aldi baterako kontratua legezkoa izan ez dela ebazten denean, langilearena izatea lanera bueltatzeko edo kalte-ordaina jasotzeko erabakia.

Aurreko aldarrikapenetatik haratago, badu lehentasuna euskal sindikalgintzak bere garaian lortutako 84.3 artikuluaren bidez lurralde hitzarmenen berreskurapenarenak? Adibidez, hori mugatzen duen 84.4 artikuluaren baliogabetzearen bidez lan estatalizazioa amaitzeko, ezta?

“Estatalizazioa konpontzeko 84.3 eta 84.4 artikuluak moldatu behar dira, lurraldeetan negoziatu daitezkeen gaiak murriztea ekidituz”

Estatalizazioaren inguruan, egoera konpontzeko modurik eraginkorrena, zuk aipatzen dituzun 84.3 eta 84.4 artikuluen moldaketa izango litzateke, estatu mailako hitzarmenei beste sektore hitzarmenen negoziazioa debekatzeko edo negoziatu daitezkeen gaiak murriztea ekidituz. 83.2 artikuluaren moldaketak ere helburu berdinean lagundu dezake, Lanbide-arteko Akordioari dagokion maila emanez.

Baina ez du 2017an sinatutako EAEko lanbide arteko akordioak lurralde hitzarmenak lehenesteko aukera hori bermatzen?

LABek 2017ko Lanbide-arteko Akordioa helburu horrekin sinatu zuen, bertoko negoziazio kolektiboa blindatzea. Gauza da badagoela iritzi juridiko bat planteatzen duena Lanbide-arteko Akordio bera ere estatu mailako hitzarmen eta akordioen gainetik egotea zalantzazkoa dela. Gurekin batera akordioa sinatu zuten guztiek zalantza hori partekatzen dute, eta ez dute prestutasunik izan gurekin batera zalantza hori argitzeko behar zen tramitea martxan jartzeko. Beraz, eraginkorrena litzateke langileen estatutuko 83.2 artikulua moldatzea, zalantza guztiak uxatzeko, Lanbide-arteko Akordioa estatu mailako hitzarmenen gainetik dagoela argituz.

Ez ditugu ulertzen Confebaskek egiten dituen adierazpenak, Madrileko elkarrizketa sozialeko mahaian adostutakoarekin (estatalizazioaren kasuan ezer ez) gehi lanbide arteko akordioarekin gure hitzarmenak babestuta daudela esaten duenean, pribatuan lehen aipaturiko zalantzekin bat egiten duenean. Confebask CEOEren zakuan sartzen ari da garia Madrileko akordioan ezer mugi ez dadin, nahiz eta jakin horrek euskal esparrua eta gure lan hitzarmenak kaltetzeko arriskua duela.

 

Elkarrizketa hau ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CNT sindikatuetako ordezkariei Espainiako lan erreformaz egindako elkarrizketa sortaren zati da; hurrengo egunetan argitaratzen joango gara elkarrizketa bakoitza. Entzun Bilbo Hiria Irratiko 'Lanaren ekonomia' saioan:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako lan erreforma
Finantza kontua edo justizia soziala?

Finantzen Euskal Kontseiluak pasa den urteko diru bilketaren berri eman du. 2020an baino gehiago bildu da, eta balorazio ezin baikorragoa da. Datorren urtean politika publikoak egiteko diru gehiago izango dute instituzioek. Ez dute gezurrik esan. Baina egin daiteke bestelako... [+]


Analisia
Arrakala handitzen

Nafarroan hazi omen da gehien soldata handien eta txikien arteko aldea. KPIaren hazkundea azken hamarkadetako handiena izan da 2021ean, eta hitzarmen duinak dituzten langileek ez dute eros ahalmenik galduko, baina gehienentzat ez da horrela izango. Arrakalak gora egingo du... [+]


Espainiako lan erreforma
2012 eta 2022: aurkitu zazpi diferentziak

Espainiako 2012ko lan erreforma derogatzeko baino, lege hori “berresteko” bozketa egin dute Espainiako Kongresuan –besteak beste Ciudadanosen aldeko botoekin–, hori salatu dute behintzat euskal sindikatu eta eragile ugarik. Izan ere, duela hamar urte... [+]


Shakespeare forala

Ba joan den osteguneko lan-erreforma yolandikoaren botazioak harrapatu ninduen Shakespeareren Hamlet irakurtzen –ez galdu Juan Garzia Garmendiak egindako itzulpena, beste galaxia batera darama irakurketaren plazera–; eta Madrilgo diputatuak, saiatu behintzat, saiatu... [+]


2022-02-04 | Leire Artola Arin
Iruñeko Maya alkatea gaitzetsi dute PSNren botoarekin, UPNko bi diputatuk lan erreformarako botoa aldatu ostean

Sayas eta Adanero diputatuek Espainiako Kongresuan lan erreformaren aurkako botoa eman dute, eta UPNk aktak itzul ditzaten eskatu die. Izatez, UPNk iragarri zuen babestu egingo zuela gobernu koalizioa, eta, ordainetan, PSNk bertan behera utziko zukeen “adierazpen... [+]


PSOEren eta Podemosen lan erreformak aurrera egin du Espainiako Kongresuan, boto baten aldearekin

Espainiako Gobernuak CEOErekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostutako testuari onespena eman dio ostegun arratsaldean Espainiako Kongresuak, baina Pedro Sánchezen inbestidura ahalbidetu zuten oposizioko alderdien babesik gabe oraingoan.


2022-02-03 | ARGIA
PSNk Enrique Maya Iruñeko alkatea gaitzesteko eskaera kendu du, UPNk lan erreforma babesteko

Espainiako Kongresuan lan erreformaren alde bozkatzea eskatu die UPNk bere bi diputatuei, eta horren lehen ondorioetako bat izan da PSNk Enrique Maya UPNko alkatea gaitzesteko egina zuen eskaera kendu egin duela. Gainera, udal aurrekontuak aldatzea ere babestuko dute alderdi... [+]


2022-01-31 | ARGIA
Lan-erreformaren kontra bozkatzeko eskatu die gehiengo sindikalak EAJ eta Elkarrekin-Podemosi

ELAk, LABek eta ESK-k EAJri eta Podemosi eskatu diete kaleratzeak bultzatzen dituen eta lan-harremanen esparrua errespetatzen ez duen lan-erreformaren aurka bozkatzea. Hala jakinarazi diete bi alderdi politikoei, gaur, urtarrilak 31, egindako bileretan. Bilera horiek EH... [+]


2022-01-31 | ARGIA
ARGAZKIAK | Lan erreformaren aurkako manifestazio jendetsuak Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan milaka lagun atera dira, Espainiako Kongresuan otsailaren 3an bozkatuko den "lan erreforma horri" ezetz esateko. ELA, LAB, STEILAS, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek deitutako manifestazioetan salatu dute "Espainiako Gobernuak... [+]


Traje egokia aukeratzeaz

Aste honetan salgai jarriko da produktu berri bat edo, bueno, produktuaren bertsio berri bat behintzat: Espainiako lan erreformaren erreforma. Trajea aukeratu behar da hori nola saldu asmatzeko. Eta iruditzen zait EAJk azken asteetan bi atera dituela bere armairu amaigabetik.


Iratxe Alvarez (ESK)
“Gobernuan gehiengoa ustez ezkertiarra izanda, aukera bat galdu dugu”

ESK-ko Koordinakunde Nazionaleko kideak ezkerrak gobernuan dagoenean dituen konplexuak salatzen ditu, eta kaleak berreskuratzeko jarrera irmoa azaldu du.


Xuria Arza (UGT)
“Akordioak lortu dira, baina oso gai garrantzitsuak geratzen dira negoziatzeko”

UGT Euskadiko Berdintasuna, Gizarte Politikak eta Aniztasuna alorreko idazkaria pozik agertu da akordioarekin, baina borrokatzen eta negoziatzen jarraituko dute.


Endika Alabort (CNT)
“Lan erreforma hau erregimen sindikalaren krisiaren ondorioa da”

CNTko Bilboko Ekonomialaria Elkarrizketa Sozialaren mahaian adostutako lan erreformaren kontra agertu da, ez dituelako iraultzen 2012ko erreformaren oinarriak


Arkaitz Antizar (CCOO)
“Bizi baldintzak hobetzeko eseri eta edukiak negoziatu behar ditugu”

Arkaitz Antizar CCOO Euskadiko Gazteria idazkaria eta batzorde exekutiboko kidea da. Lan erreformarako akordioaren egileetariko bat izan da CCOO, lan legediaren orain arteko norabidea aldatzen duelakoan. Hala ere, aurreko erreforma partzialki soilik derogatu duela ikusita, berau... [+]


Eguneraketa berriak daude