Laida Pilota ikuskizuna aurkeztu du Pier Paul Berzaitzek

  • Pilota eta pilotariak omendu ditu Pier Paul Berzaitzek Laida Pilota izeneko bere azken ikuskizunean. Bertsoak, dantza, ipuinak eta kantua dira lanaren osagaiak. Ekainaren 30ean aurkeztu zuten Donapaleuko Airetik aretoan, Lilia elkartearen eskutik.

dantzan.eus
2018ko uztailaren 12a
Argazkia: Jean Louis Belhartz/Berria

Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean, Landarbaso abesbatza, Magali Zubillaga kantaria,  Villabonako Oinkari dantza taldea, Xateletarrak dantza konpainia, Joxan Goikoetxea musikaria, Haritz Ezeiza eta Iosune Marin musikariak, Xabier Euzkitze bertsolaria eta Koldo Amestoi ipuin-kontalaria elkartzen dira oholtzan, besteak beste. Ikuskizunak pilota bere osotasunean goraipatzen du zazpi istorio edo ipuinen bidez. Jentilen mitoa, artzainen festak, pilota objektua bera edota historian izan diren pilotari handiak dira ipuinen oinarriak.

Donapaleun izan zen lehenengo emanaldian 700 ikusle inguru izan ziren. Hurrengoak Senperen izango dira uztailaren 12an eta 13an.

Albiste hau Danzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Dantza  |  Kantagintza

Dantza kanaletik interesatuko zaizu...
2019-01-14 | dantzan.eus
Erriberaren identitatea oinarri izango duen Laya dantza taldea osatu dute Tuteran

Erriberako hainbat herritako dantzari gazteak elkartu eta Laya dantza taldea sortu dute Tuteran. Abenduaren 24an atera ziren kalera talde moduan lehenengo aldiz, baina ez dira zerotik hasi. Badira ia 25 urte Laya elkartea sortu zela, Erriberako dantzarien eta erraldoien konpartsen inguruan lanean hasi zirela. Dantza taldeen sorrera sustatu zuten eta haien artean kooperatiba erako antolaketa hauspotu zuten. Erriberako hainbat herritako dantzariekin dantza talde komunak sortzen zituzten.


Marisa Barrena. Batailak galdu bai, borrokan etsi ez
"Irakasleok motibatuta ez bagaude, nola motibatuko dugu parekoa?"

Lan politikoaren errepresentazioaz ari ginela, hauxe esan zidan Petra Bauer zinema zuzendariak: Kaleko irudi sutsuekin lotu ohi dela iraultza, gizon-saldoekin, baina, benetan, atzeko lan guztian dagoela gakoa, eguneroko lan ikusezinetan. Sukaldeko lana esan ohi diote. Halakoxe militantea dugu Marisa Barrena. Orain, adibidez, euskal emakumeei buruzko sarrerak idazten ari da Wikipedian, eta Bidelagun onenaren saria eman berri dio Mintzanet atariak.


Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

Euskal kulturaren eta nazioaren sokak bizirik dirauela berretsi du Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena loratu duen Oñatiko ekitaldiak, baina aldi berean, euskal agintari gorenak beren burua soka horretatik kanpo kokatzen dutela irudikatzeko balio izan du. Larunbatean Oñatin bildutako euskal kulturaren, jakintzaren eta politikaren ehunka ordezkarik penaz ikusi zuten nola irudikatu zen agintari gorenek gainontzeko herritarrekin markatu duten distantzia. Ez dira gainontzeko herritarren... [+]


2018-11-18 | Mikel Asurmendi
Juan Antonio Urbeltz
"Euskalduntasuna noraezean dago"

Iruñea, 1940. Folklorista. Euskal dantza eta musika tradizionalean aritua eta aditua. Donostian eman du ia bizitza osoa, aurten zendu den Marian Arregi emazte eta musikariarekin batera. Goizaldi taldean aritu zen 1958an eta Argia taldean ari da 2018an. Dantza ikertzaile porrokatua. Lan frankoren egile saritua. Gipuzkoako dantzak liburuaren egile Juan Ignacio de Iztuetaren figura “dantza”-n jarri du, Juan Ignacio de Iztueta y yo liburua (Txertoa, 2018) argitaratu ondoren... [+]


2018-10-25 | Jon Torner Zabala
Baztango mutildantzetan emakumea ez baztertzeko eskatu dute hainbat eragilek

"Baztango Talde Feminista, Plazara Dantzara, Jo ala Jo, Baztandarren Biltzarra, Elizondoko herria eta Besta Batzordea eta Batzar Nagusiko zenbait kideren izenean, Baztango Mutildantzariak taldeari eskatu nahi diogu bazterketak egiteari uzteko, bai hemen, bai bertze edozein eremutan. Bazterketarik gabeko Baztan nahi dugulakoz".


2018-10-17 | dantzan.eus
Indarkeria ardatz hartuta, Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia hasiko da asteazken honetan

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra hiriko sei agertokitan ospatuko da dantza eta indarkeria lotuz. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, lau estreinaldi eskainiko ditu Campos Antzokian, Sandra Gómez, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza eta Pablo Fidalgo artisten eskutik. Horrez gain, BADek lekua gorde du nazioartean ibilbidea duten ekoizpen lanetarako, Arkadi Zaides koreografoaren Archive edo Juan Domínguezen My Only Memory lanetarako, adibidez.


2018-10-04 | Erran .eus
Mutildantzetan emakumea baztertzearen kontra azaldu da Baztango Batzar nagusia

Udalaren osoko bilkurak, aldiz, salaketa hori errefusatu zuen joan den asteko batzarrean.


2018-09-17 | dantzan.eus
Dantza Hirian jaialdia irailaren 15etik 30era

Donostia, Hendaia, Irun, Errenteria, Pasaia, Baiona eta Hondarribiako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuko dira irailaren 15etik 30era Dantza Hirian jaialdiari esker. Hamairugarrenez ospatuko da jaialdia, Dantza Garaikidearentzako plataforma da, Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan. Dantza garaikideak formatu txikiko obren bidez, eremu publikoa hartuko du.


2018-09-10 | dantzan.eus
Villabuena, Mendexa, Irun, Faltzes, Luzaide eta Pettarreko dantzariak izango dira Basaurin

Irailaren 14tik 16ra Euskal Herriko tokiko dantzen emanaldiak izango dira Basaurin.


2018-09-03 | dantzan.eus
"Dantza" filma Donostiako Zinemaldiko hogei euskal produkzioen artean

Aurtengo Donostiako Zinemaldian izango diren euskal produkzioen artean izango da Telmo Esnalen Dantza filma. Joan den uztailean jakinarazi moduan, sail ofizialean emango dute zuzendari zarauztarrak Juan Antonio Urbeltzen koreografiekin eta euskal dantzaren inguruan garatu duen mundu sinbolikoarekin dantzaren bidez, elkarrizketarik eta hitzik gabe, istorio bat kontatzen duen lana.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude