Espainiako Gobernutik heltzen diren erreformak “prekarietatea legeztatzeko” bidea dira, LABen ustez. Euskal Herriaren erabakimena bermatzea da aurre egiteko bidea eta greba orokorra “ofentsiba” gisa planteatuko dute hori lortzeko. Lan erreformak bertan behera uztea, eta gutxieneko soldata 1.400 eurora igotzea eskatuko dute momentuz data zehatzik ez duen greban.
LAB sindikatuak greba orokorrerako deia egin du Bilbon egindako agerraldian. Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak “Euskal Herritik eta Euskal Herrirako” egingo den lanuztea izan behar dela esan du. Espainiako Gobernuak ezartzen dituen murrizketen aurrean, Euskal Herrian “esparru sozioekonomiko propioa” eraikitzeko beharra azpimarratu du Aranburuk. Prekarizazioari aurre egin ahal izateko, “trantsizio hori nahitaez lotuta dago autonomismotik burujabetzara doan bidearekin”, eta hori aldarrikatzeko “ofentsiba” gisa erabili nahi dute greba orokorra.
Oraindik ez dute datarik zehaztu, baina berandu jota, neguan deitu beharko litzateke lanuztea. LABek maiatzean iragarri zuen grebara deitzeko asmoa, eta Pentsiodunen Mugimenduak eta ELAk bat egingo luketela esan dute. Lau helburu zehatz lortzeko bilduko dira eragileak greban: patronalari aurre egiteko eta prekarizazioa onartuko ez dutela esateko; Espainiako Gobernua “presionatu” eta lan eta pentsio erreformak bertan behera uztea eskatzeko; gobernu autonomikoak beren eskumenak erabiltzera bultzatzeko; eta Euskal Herrian “burujabetza eta esparru propioa” izatea aldarrikatzeko, Lan Harremanetan eta Babes Sozialean .
Con el objetivo de una vida digna, la Huelga General debe servir para impulsar cambios sociales y la soberanía pic.twitter.com/apCA6fwcpy
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) September 1, 2021
Azken hilabeteetan, programa soziekonomiko berria garatu du sindikatuak afiliatuekin eta eragile sindikal eta sozialekin. Datozen asteetan osorik aurkeztuko badute ere, greban egingo dituzten aldarrikapen konkretuak zehaztu dituzte jada. 2010 eta 2012ko lan erreformak bertan behera uzteaz gain, gutxienezko soldata eta pentsioen inguruan jardungo dute. Soldata minimoa 1.400 eurora (bataz besteko soldataren %60) igo nahi dute; pentsioetan, KPIaren igoera ez den beste proposamen bat planteatuko da.
LABen ustez, greba Madrilgo eragileen esku-hartzerik ezaren aurrean eman behar den pausua da. Orain arte hartu diren erabakiek ez dute egoera hobetu; are gehiago, “prekarietatea legeztatzeko” bidea izan dira, eta negoziazio kolektiboa “zentralizatu eta ahultzeko” balio izan dute. Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren egiturak ahalbidetu du hori: “Urtez urte, erreformaz erreforma, mahai horrek lege bermea eman dio prekarietateari”. UGT eta CCOO sindikatuek ere presio sozial gutxi egin dutela salatu dute sindikatutik.
Espainiako Gobernutik planteatutako konponbidea, berriz, “diru publikoa esku pribatuetara lekualdatzera mugatzen da”. Argi islatzen du hori estatu mailan gertatzen ari den argindarraren krisiak. Oinarri-oinarrizko eskubidea izanik, energiarena bezalako sektore estrategikoak jabetza eta kontrol publikoaren bidez bermatu beharko liratekeela esan dute sindikatutik, enpresa pribatuen erabakimena mugatuz.
Baina eskumenen faltan, Euskal Herritik ezin da hori aldatu. LABek funtsezko gaietan —enpleguan, pentsioetan edo gizarte-babesean—, eskumenak eta legegintza-gaitasuna izatea aldarrikatu nahi du hurrengo greban, konponbidea hortik bideratzeko.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]
Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]
Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Manifestazioa astelehenean, maiatzak 26, izango da 18:30ean Gasteizko Plaza Berritik. ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako manifestazioan eskatuko dute grebari hasiera eman zion hitzarmen propioa lortzea.
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deitutako greba astearen atarian dator Hezkuntza Sailaren mugimendua. Ostegunean bilduko dira sindikatuak eta Hezkuntza Saila, bertan ezagutaraziko du sailak proposamen zehatza, baina zenbait eduki aurreratu ditu asteartean Begoña... [+]
Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.