LABek Decathlonen eginiko prozesioak sektore kontserbadoreak haserretu ditu

  • Eztabaida piztu du LAB sindikatuak martxoaren 24ean Berriozarko Decathlonen eginiko protestak. Saltokiek jai egunetan ez dezaten ireki eskatzeko Aste Santuko prozesioa irudikatu zuten.


2016ko apirilaren 1ean - 12:10
Berriozarko Decathlon merkatal zentroan egin zuten protesta martxoaren 24an. (Arg: LAB)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekimenak zenbait hedabideren ezinegona eragin du: La Gacetak, Intereconomiak, Navarra.com-ek eta Okdiariok, besteak beste, gogor salatu dute ekintza. “Katolikoak iraintzea” eta “saltokiak hertsatzea” egozten diote sindikatuari. Bere aldetik, erlijio sinesmenak ez errespetatzeaz akusatu dituzte jai egunetan saltokietara doazen kontsumitzaileak.

Protestaren aurka azaldu diren hedabideen jarrera salatu du Ahotsa.infok eta kritikatu ditu komunikabide horiek beren erlijio sinesmenekin bat ez datozenen aurka martxan jartzen dituzten kriminalizazio kanpainak.

LAB sindikatuak martxoaren 24an egin zuen protesta, saltokiak igande eta jai egunetan irekitzearen aurka. Prozesioa irudikatu zuen Berriozarko Decathlon merkatal zentroan barrena, bere aldarria hedatu nahian; igande eta jai egunetan ez erosteko ere eskatu zien kontsumitzaileei. Hainbat pertsonaia sortu zituzten: "0ren birjina" eta "txaparemos".

Sarean hedatu dute ekimenaren bideoa eta gaiaren inguruko eztabaida bultzatu du. 23.000 ikustalditik gora ditu protestaren bideoak:

 


Sindikalgintza kanalean gehiago
2026ko apirilaren 29
Itzaletik argira
Pankarta hori… (1979)

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.