Eztabaida piztu du LAB sindikatuak martxoaren 24ean Berriozarko Decathlonen eginiko protestak. Saltokiek jai egunetan ez dezaten ireki eskatzeko Aste Santuko prozesioa irudikatu zuten.
Ekimenak zenbait hedabideren ezinegona eragin du: La Gacetak, Intereconomiak, Navarra.com-ek eta Okdiariok, besteak beste, gogor salatu dute ekintza. “Katolikoak iraintzea” eta “saltokiak hertsatzea” egozten diote sindikatuari. Bere aldetik, erlijio sinesmenak ez errespetatzeaz akusatu dituzte jai egunetan saltokietara doazen kontsumitzaileak.
Protestaren aurka azaldu diren hedabideen jarrera salatu du Ahotsa.infok eta kritikatu ditu komunikabide horiek beren erlijio sinesmenekin bat ez datozenen aurka martxan jartzen dituzten kriminalizazio kanpainak.
LAB sindikatuak martxoaren 24an egin zuen protesta, saltokiak igande eta jai egunetan irekitzearen aurka. Prozesioa irudikatu zuen Berriozarko Decathlon merkatal zentroan barrena, bere aldarria hedatu nahian; igande eta jai egunetan ez erosteko ere eskatu zien kontsumitzaileei. Hainbat pertsonaia sortu zituzten: "0ren birjina" eta "txaparemos".
Sarean hedatu dute ekimenaren bideoa eta gaiaren inguruko eztabaida bultzatu du. 23.000 ikustalditik gora ditu protestaren bideoak: