La Navaleko langileak Tapiari: “Jaurlaritzak inbertitu ezean, 10 edo 15 egunean kaleratze gutuna jasoko dugu”

  • Eusko Legebiltzarraren atarian elkarretaratzea egin dute La Navaleko langileek eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapeneko sailburuari euren eskaerak helarazi dizkiote.

Langilea eta sailburua aurrez aurre, Eusko Legebiltzarraren atarian (arg.: Podemos Euskadi)

2019ko otsailaren 14an - 15:49
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Otsailaren 13an, asteazkenarekin hasi zen Sestaoko ontziola erosteko epea eta likidaziorako azken fasea. Baina langileek ez dute etsi. Joan den astean Madrilen izan ziren 200 lagun inguru, Espainiako Kongresuaren aurrean protestan; ostegun honetan dozenaka bildu dira Gasteizen legebiltzarreko osoko plenoa dela baliatuz.

Enpresa Batzordeko idazkariak Tapiari euren eskaerak helarazi dizkio. Alde batetik EAJri eta PSOEri eskatu diote hiruko negoziazio mahaira bil daitezela lehenbailehen: “Irtenbidea badaukagu, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua izan daitezela inbertitzaileak, bestela 10 edo 15 egunen buruan kaleratze gutuna jasoko dugu”, azaldu du Juanjo Llordenek.

Bestetik, gogorarazi dute 3.000 familiaren lanpostuak daudela jokoan eta euren lana ez ezik, Ezkerraldeko industria sektorearen defentsan ere ari direla.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.