Martxoaren 20an Argentinatik abiatuko eta maiatzaren 30ean helduko da Segurara, bi hilabetez Euskal Herria zeharkaturik eta diaspora juntaturik. Iparra-Hegoa elkarteak antolatu du ekimena, koronabirusak eragindako egoerarengatik sentitu "galera sentimentalak" doi bat estaltzeko asmoz.
"Euskara, euskal kultura eta gure herri nortasunaren adierazle diren hainbat besta eta ekimen ezeztatuak izan dira, edo modu mugatuan egin behar izan dira. Ikasturte honetan aurreikusiak genituen: Korrika, Herri Urrats, Durangoko azoka, Iparra-hegoa, Nafarroaren eguna... Besta hauek bertan behera geratzearekin galera ekonomikoak aipatu izan dira, eta maleruski galera horiek azkar sentituko ditugu mugimendu euskaltzaleetan eta herrigintzan. Eta nola neurtzen ditugu galera 'sentimentalak'? Euskal nortasuna, euskararekiko atxikimendua eta herri izatearen kontzientzia, pizten, errotzen, edo sendotzen dira hitzordu hauetan". Galera 'sentimental' hauei begira jarriko dira Kutxa Birarekin: herriz herri pasa eta euskalgintzako, kulturgintzako zein herrigintzako eragileen ametsak zein helburuak kutxan batuko dituzte, kolektiboaren indarra ere azpimarratuz. Jendea mugitu ordez, kutxa mugituko da herriz herri, eta, horren bitartez, Euskal Herriko itzulia egitea lortu nahi dute. Tartean, Amets Arzallus bertsolariaren Hitza da gure lurra testua ere egonen da.
Martxoaren 20an Argentinako Viedmatik abiatu eta maiatzaren 30ean helduko da Segurara. "Segurako ekitaldian kutxa ireki eta biran zehar kutxan sartutako amets guztien agerraldia eginen litzateke. Amesten dugun Euskal Herriarena hain zuzen ere".
Parte hartu nahi duen orok, otsailaren 21era arte izanen du ekimenean parte hartzeko izena emateko aukera. Herri batean elkarte bat baino gehiago egonen balira parte hartu nahiarekin, haien artean adostuko lukete guztien aldarria kutxan sartzeko bidea. Konkretuki, testu labur baten bidez adierazi beharko da eragile bakoitzaren ametsa, eta herriz herri aldi oro grabatuko dute unea antolatzaileek, herritik kanpo ere horren berri emateko asmoz.
Edozein ikastetxe, elkarte, udaletxe eta eragileek parte hartzen ahalko du ekimenean. "Beti ere Iparra-hegoak mugitzen duen filosofia eta irizpideak partekatzen dituzten elkarteak: euskara, lurraldetasuna, eta herri bat gara. Printzipio hauekin bat egiten duen orori irekiko zaio ekimenean parte hartzeko aukera", Iparra Hegoa elkartekoen hitzetan.
Ekitaldia eta gainontzeko lanak elkarlanean eraman nahi dituzte antolatzaileek, herriz-herri antolatuz herrikoa.
Segurako eta Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek osatzen dute Iparra Hegoa elkartea.
Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]
Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]
Joxe Azurmendi Otaegi euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko plazaratu ditu.
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Artazuko belarribizi eta ahoprest profilak erakutsi nahi izan dituzte 2025eko Euskaraldiaren harira egindako film labur honetan. Artazu Mañeruibarreko 124 biztanleko herria da, Nafarroako erdialdean kokatua.