Emakumeak borrokan

"Kutsatzen duenak ordaintzen du", Nafarroako Hondakinen Lege berriaren oinarria

  • Joan den astean amaitu zen Hondakinen eta haien Fiskalitatearen Lege proiektuari zuzenketak jartzeko epea eta orain osoko bilkurara noiz joan zain dago. Lehenago, PPren eskariz Foru Legebiltzarrak Nafarroako Kontseiluari eskatutako txostena iritsi beharko da.

Xabier Letona @xletona
2018ko otsailaren 21a
Zerga berriak zabortegira nahasian botatzen den hondakina izango du jomugan; argazkian Arangureneko zabortegia.

Nafarroak hondakinei buruz izango duen lehen legea da eta bere ezaugarri nagusietakoa da esparruak bere fiskalitate propioa izango duela, “kutsatzen duenak ordaintzen du” printzipioan oinarrituta. Aurten indarrean sartzea aurreikusten da eta une horretatik aurrera hondakin guztiak sailkatuta bildu beharko dira Nafarroan; mankomunitateek zabortegira nahasian botatzen duten zabor kopurua da zergapetuko dena.

Hondakinen Legea aldaketaren lau alderdien arteko akordio programatikoan zegoen eta lau alderdiek astearte eguerdian egin zuten alor honen balorazioa. Agerraldian, halaber, batasuna agertu nahi izan zuten, Ahal Duguk bizi duen egoera estuak ez duela legealdiaren amaieran eragingo erakusteko. Legealdia amaitu aurretik aldaketa gehiago etorriko zirela ere iragarri zuten.

Foru Gobernuak aurkeztutako Hondakinen Legeari hamairu zuzenketa aurkeztu dizkiote, denak zehaztapen mailakoak. UPNk, PSNk eta PPk osoko zuzenketa egin diote Legeari. Legearen arabera, 2027rako Nafarroako hondakinen %70 era sailkatuan batuko da; gaur egun kopuru hori %34koa da.

Kudeaketarako erakunde berria

Hondakinen tratamenduaz gain, gobernantzaren ikuspegitik ere aldaketak ekarriko ditu legeak, garrantzitsuena hondakinen kudeaketarako Nafarroa mailako egitura berriaren sorrera. Honek Gobernua eta Mankomunitateak bildu nahi ditu, baina gehiengoa tokikoen esku utzi nahi da; gaur egungo Hondakinen Partzuergoan gehiengoa Foru Gobernuarena da. Erakunde berriaren beste helburu garrantzitsu bat Iruñeko Mankomunitatea bertan izatea da. Ente berri honek mankomunitateei emango dizkien zerbitzuak, alabaina, borondatezkoak izango dira.

Zergari dagokionez, berau datorren uztailean zen indarrean sartzekotan, baina oraindik ez da baztertzen osotasunean egin beharrean, zerga epeka aplikatzea. Zergan bildurakoa bakarrik erabili ahal izango da hobekuntzak eragiteko hondakinen esparruan. Azpiegituren alorrean, onurak eta kalteordainak finkatzen dira hondakin azpiegiturak izango dituzten udalerrientzat.

Zailtasunak ontzien esparruan

Ontziena da gaur egun hondakinen kopurua murrizteko esparru garrantzitsuenetako bat eta alor honetan urrats garrantzitsuak aurreikusten dira plastikozko ontzi eta botilen erabileran. Esate baterako, administrazio publikoan ezingo da saldu erabilera bakarreko plastikozko botilarik makinetan. Konpostagarriak ez diren plastikozko poltsak ematea ere debekatu egingo zaie dendei, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Ontzi mota guztien berrerabilpenerako SDDR sisteman ere –herritarrek ontziak makinetan utzi eta makinak diru bat itzuli– pauso garrantzitsuak eman nahi dira. Hainbat dira ontzien bilketan ari diren enpresak eta legearen orain arteko garapenean esparru honetan izaten ari dira erresistentzia gehien, proposatzen diren neurri berriek talka egiten dutelako egungo bilketa eta lantze sistemekin.

Ezkerretik hasita, Jose Miguel Nuin (I-E), Adolfo Araiz (EH Bildu), Unai Hualde (Geroa Bai) eta Carlos Couso (Ahal Dugu). (Arg: X. Letona)

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Hondakinen kudeaketa Nafarroan

Hondakinen kudeaketa Nafarroan kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-10 | ARGIA
Imarkoainen hondakinak tratatzeko planta handia eraiki nahi dute "modu ilun batez"

Iruñerriko Mankomunitateak Elortzibarreko kontzeju horretan hondakinak tratatzeko planta eraikitzeko akordioa ez duela behar bezala iragarri dio Sustrai Erakuntzak, “ez delako inongo agiri publikotan agertzen”, eta herritarrek erabakiak hartzeko gaitasuna trabatu egin dela salatu du.


2018-06-08 | Xabier Letona
Errausketa baztertzen duen Hondakinen Legea onartu du Nafarroako Legebiltzarrak

Nafarroako Legebiltzarrak ekainaren 7an onartu du Hondakinen eta haien Fiskalitatearen Legea, Nafarroako 2017-2027 Hondakinen Plana osatu eta garatzera datorrena.


2018-03-11 | Xabier Letona
Nafarroa
Kutsatzen duenak ordainduko du

Hondakinen kudeaketan aurrerapauso handiak eman nahi ditu Nafarroako Foru Erkidegoak datorren hamarkadan. Bide horretan egiten dute topo gobernuaren asmoak, gizarte mugimenduen bultzadak eta iraganeko erresistentziek. Datozen asteetan nafarroako Hondakinen Legea onartuko du Legebiltzarrak. Ondorengo erreportajean legearen mamia zertan den azaltzen da.

 


2017-01-30 | Ainhoa Bretos
Gipuzkoako zaborra jasotzeko ingurumen baimena eman diote Tuterako El Culebreteri

Tomas Aguado El Culebreteko presidenteak adierazi duenez, tratamendu zentroak ez du zaborra jasotzeko baimenik emango hondakin organikoak non lurperatuko diren ezagutu arte.


2016-12-16 | Ainhoa Bretos
Nafarroak ez du hondakinik erraustuko, %65eko birziklapen maila helburu

Nafarroako Gobernuak 2017-2027 urteetarako plana onartu du. Horren arabera, gaikako bilketa hedatuko dute herrialde osora, 2027an hondakinak %12 murrizteko eta %65eko birziklapen mailara heltzeko asmoz. Horrez gain, ez dute zaborrik erraustuko, gaika jasotzen ez diren hondakinak ere tratatu nahi baitituzte zabortegira eraman aurretik.


2016-12-06 | Ainhoa Bretos
El Culebrete zentroaren edukiera hirukoiztu nahi du Nafarroako Gobernuak, Gipuzkoako hondakinak hartzeko

Alegazioak egiteko epea zabalik da, baina proposamenean aldaketarik ez balego, urtean 70.000 tona zabor eramango lituzke Gipuzkoak El Culebretera. Tuterako Udala Gipuzkoako zaborra jasotzearen kontra azaldu da.


2016-11-15 | Xabier Letona
"Erriberako El Culebretek ezin du jaso Gipuzkoako 75.000 tona zabor"

Nafarroako hondakinen gaia gertutik jarraitzen duen Compañía de las 3 Erres elkarteak gogor salatu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta Nafarroako Erriberako Hondakinen Mankomunitateak sinatu duten akordioa.


2016-10-23 | Xabier Letona
Iraultza dakar Nafarroako hondakinen planak

Urriaren 26rako itxiko da planari alegazioak jartzeko aukera. Hondakinekiko kultura berria jarri nahi du indarrean Nafarroako Gobernuak datorren hamarkadarako. Hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatu; ezer ez da zabortegira joango tratamendurik izan gabe. Hori guztia, errausketa bazterrean utzita.


2016-07-14 | Erran .eus
Baztandarren Biltzarrak ingurumenarekiko konpromisoa indartuko du aurtengoan

Igandean ospatuko den Baztandarren eta euskararen besta haundian sortutako hondakinen kudeaketa arduratsuago baten alde eginen dute antolatzaileek Baztango Udalaren laguntzaz.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude