“Arazoa ez da Gongora edo Imarkoain, edukiontzi berdea baizik”

  • Hori da Sustrai Erakuntza fundazioak zabaldutako agiri batean atera duen ondorio nagusia. Joan den astean Nafarroako Legebiltzarrean Iruñerriko hondakinen bilketaz aritu ziren. Oinarrian, planta hori Imarkoaingo Garraioaren Hirian (Noain) edo Gongorako zabortegian (Arangurengo Udala) egin behar zen eztabaidatu zuten.


2019ko abenduaren 18an - 11:22
Edukiontzi berdea lehen planoan, Iruñeko Donibane auzoan. Edukiontzi berdea lehen planoan, Iruñeko Donibane auzoan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurreko legealdiko Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoainen hondakinak kudeatzeko zentro integrala eraikitzea proposatu zuen eta oraingoa ere horretan ari da. UPN, aldiz, Imarkoainen egitearen aurka dago eta proposatzen du gaur egun Gongoran dagoen hondakinen planta berregokitzea eta bertan eraikitzea Imarkoainen egin nahi dena.

Eztabaida horren aurrean, Sustrai Erakuntzak dio arazoa ez dela hondakinen planta batean edo bestean egitea, “biek ala biek muinean arazo bera dute: ez dute edukiontzi berdea amaitzea bilatzen”. Fundazioaren ustez, Imarkoaingo proiektuak “ez dio arazo horri behar bezala heltzen, planta horrekin edukiontzi berdeak nagusi izaten jarraituko duelako”, eta edukiontzi honek zabor dena nahasian biltzen duelako. Baina Gongorako zabortegiaren proposamenak ere ez, “zabortegi handien kontzeptu zaharrari” eusten diolako.

Plantetan baino, indarra bilketan jarri behar dela uste du, “herritarrek hondakinak behar bezala bereizteko betebeharra izan dezaten. Sistema horiek existitzen dira. Adibidez, atez ateko bilketa, hain emaitza onak ematen ari dena Sakanan, Gipuzkoan edo Kataluniako hainbat herri eta hiritan. Baina ez da sistema bakarra. Helburu bera duten hainbat irtenbide probatzen ari dira udalerri askotan”.

Sustrai Erakuntzaren ustez, fokua hondakin organikoaren bilketan jarri behar da, berau sortzen den tokian bereiziz, hau da, etxean. Horrela eginez gero, asko aurreratzen dela dio. Fundazioak Iruñerrian hainbat planta txiki jartzeko proposamena egin zuen, edukiontzi marroian bereizitako hondakinen frakzio organikoaren konpostatze aerobikoa egiteko. "Kudeaketa ereduaz hitz egin behar da, erabaki dezagun nola eta zer egin behingoz edukiontzi berdearekin amaitzeko. Hor dagoelako benetako arazoa".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Nafarroan
2019ko urriaren 7
David Campion: Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria
"Zaborrarekin egiten dena ilegala da, arazo horri heldu behar zaio"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.