Kulturgile profesionalentzako 1,1 milioi euroko diru-laguntza bideratuko du Jaurlaritzak

  • Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 1,1 milioi euro bideratuko ditu kultura sektoreko profesional autonomo, enpresa eta entitate profesionalen diru-laguntzetara. COVID-19aren ondorioz 2021erako kultur jarduera ekonomiko profesionalaren jarraitutasuna "ezbaian" ikusi dutenei laguntzea du xede eta horregatik, diru-laguntzak jasotzeko beharrezkoa izango da 2020ko fakturazioak %20ko edo gehiagoko murrizketa izatea 2019ko ekitaldiarekiko. Diru-laguntzak jasotzeko lehen baldintza urteko fakturazioaren %70 kultur jarduera batekoa izatea da, beraz, hauetatik kanpo geratuko dira erdi-profesionalak eta profesionaltasunetik urrutiago diren kulturgileak.

    2020an kultur arloko profesionalei laguntzeko 441.000 euroko diru partida erabili zuen Jaurlaritzak eta guztira 104 profesionalek jaso zuten diru laguntza.


2021eko martxoaren 09an - 12:28

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, "Kultur jarduera pandemia hasieran %82,6 murriztu zen eta horrek eragin zuzena izan du enpleguan eta diru sarreretan". Pandemia hasieran kultur lanpostuen %43 galdu ziren eta "COVID-19-aren aurreko sasoiarekin alderatuta urteko diru-sarrerak %40,8 murriztu dira. 2021. honetan ere, kultura jarduerek, osasun egoerak hala behartuta, hainbat muga dituzte eta beraz, diru-sarrerak galtzea ekarriko du".

Diru-laguntzak eskatzeko baldintzak

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko kulturgileek Jaurlaritzaren diru-laguntza hauek eskatzeko epea zabalik egongo da martxoaren 17tik apirilaren 16ra bitartean eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

- 2020ko fakturazioan, gutxienez %70ean jarduera hauetakoren batekoa edo batzuetakoa izatea: arte eszenikoak, ikusizko arteak, arkeologia, ikus entzunezkoak, bertsolaritza, bitartekaritza edo kultura aholkularitza, liburua eta literatura, musika eta ondarea.

- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzan alta emanda egotea, eta hala dagokionean, dagozkion erregistroetan, eskaera egiten den unean eta diru-laguntza justifikatzen den unean.

- Jardueraren edo helburu sozialaren xede honako jardueraren bat izatea: arte eszenikoak, ikusizko arteak, arkeologia, ikus entzunezkoak, bertsolaritza, bitartekaritza edo kultura aholkularitza, liburua eta literatura, musika eta ondarea.

- 2020ko fakturazioak %20ko edo gehiagoko murrizketa izatea 2019ko ekitaldiarekiko, COVID‐19 pandemiak eragindako krisiaren ondorioz.

- EAEn establezimendu iraunkorra izatea.

Onuradunak jasoko duen diru-laguntza, gehienez 2019-2020 urteen arteko fakturazio-aldearen %50era artekoa izango da, gehienez 30.000 eurokoa.

2020an 3,1 milioi euro bideratu zituen Jaurlaritzaren Kultura sailak

2020an Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 3,1 milioi euro bideratu zituen "kultura-sektorea laguntzeko COVID-19ak sortutako alarma-egoeraren eta bizi izan den osasun-larrialdiaren ondorioen aurrean", Jaurlaritzaren hitzen arabera. Gorka Bereziartuak artikulu honetan azaldu zuenez, "2,5 milioi euroko balioa duten laguntzak iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak. EAJk eta PSEk Podemosekin adostutako EAEko aurrekontuetan aurreikusita zegoen diru-partida hori, izena aldatu diote COVID-19aren tiradizo komertziala baliatuz".

Honakoak izan ziren egoera arintzeko emandako laguntzak:

- Kultura-arloko langileei zuzendutako aholkularitza-zerbitzua martxan jartzera bideratu zituen 60.000 euro. Guztira 565 kontsulta erantzun zituen zerbitzuak.

- Kultur arloko profesionalei laguntzeko 441.000 euroko diru partida erabili zen. Guztira 104 profesionalek jaso zuten diru laguntza. 

- Kultura arloko mikropyme-en egoera arintzeko 413.000 euro erabili ziren eta guztira 74 mikropymek jaso zituzten laguntzak.

- Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkartearekin batera zuzeneko arteen “Beste Bat!” zirkuitua garatzeko 487.000 euro erabili zituen Kultura sailak. Bi hilabetez 250 zuzeneko emanaldi eskaini zituzten.

- Durangoko Azokaren “Zu non, han DA!” ekimena martxan jartzeko 100.000 euroko diru laguntza bideratu zion Gerediaga Elkarteari, 32 musika taldek zuzeneko kontzertuak emateko eta azokako produktuak 141 liburu saltokira iristeko.

- Artium, Tabakalera eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarlanean eratutako bilduma partekatua erosteko 150.000 euro bideratu zituen Jaurlaritzak. Guztira 24 artistaren 42 artelan erosi dituzte.

- Itxialdiak eragindako ilustrazioekin kaleratutako Harrigarri eta Miragarri. Jostailuzko Entziklopedia Ilustratua liburuaren proiektura 105.000 euro bideratu ditu Jaurlaritzak. Guztira 20 ilustratzailek parte hartu dute ekimenean.

- Zinema-ekoizpengintza sektorea bultzatzeko 240.000 euroko diru partida erabili zuen. Konfinamenduaren inguruan fikziozko zazpi film labur sustatu dira horrekin.

- 100.000 euroko ezohiko partida bat bideratu zuen liburutegi publikoetara, liburuak erosteko zuzkidura handitzeko.

- Katalogazio eta digitalizazioan 50.000 euro inbertitu zituen EAEn argitaratutako diskoen karatulak katalogatu, digitalizatu eta aztertzeko. "Helburua Euskadiko Liburutegi Digitalari euskal kultura-ondarean garrantzi handia duen dokumentu-funts bat hornitzea izan da".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-05-12 | Iker Barandiaran
Bazen ordua iraultzeko

Gaztetxotan Eskorbutin itxura hartzen nion arren, Aramaion jaiotako Antton Carreterok beti izan du begirada luzeagoa: punka bai, jakina, eta kinya bada hobe, baina beste estilo askori erreparatzen die aurreiritziei paso eginda; canallagoei, sentikorragoei… Horiek guztiek... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


Babesten gaituen itsasoa

Oihane Jakaren poema liburua ireki eta eskaintza bi aurkituko ditugu. Aitari bata, seme-alabei bestea. Aipagarria da, topatuko ditugun poemekin lotura zuzena baitute.

Liburuaren egiturak hiru atal ditu: Hamaika urte, Hamaika hilabete eta Hamaika egun. Hamaika zenbakia asko... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


2024-05-12 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


Eguneraketa berriak daude