EH 11 Kolore: kultura aniztasuna euskaratik defendatu nahi duen egitasmoa sortu da

  • Euskal Herria 11 Kolore egitasmoak nahi du euskara izatea Euskal Herrian bizi direnen lotura, jatorria zeinahi dela ere. Hala azaldu zuten larunbatean Donostian egindako prentsaurrekoan. Berriak jaso duenez, bi helburu nagusi izango ditu: Euskal Herrian kultur aniztasunari buruz gogoeta eta eztabaida bultzatzea eta euskal gizartearen kultura aniztasuna sustatzea.


2012ko abenduaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Donostiako San Telmo museoan izan zen aurkezpena.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Xabier Mendiguren Bereziartu Euskaltzain Urgazle eta Kontseiluko idazkari orokor ohiak Donostiako San Telmo Museoan eginiko aurkezpenean esan zuen "Euskal Herriko herritar guztien eskubide betebehar eta aukerak defendatuko" dituztela, "jatorria edozein izanda ere". Samira Goddi kultur arteko bitartekaria agertu zen, Mendigurenekin batera, proiektuaren bozeramaile gisa.

Ainara Arratibelek Berrian jaso duenez “jatorri edo identitate arrazoiengatik gertatzen den edozein diskriminazio egoera arbuiatu, eta hura gainditzeko" lan egingo du Euskal Herria 11 Kolorek. Kultura aniztasuna Euskal Herrian beti egon dela esan dute: “Belaunaldietan zehar, ezin konta ahala herrik eta kulturak utzi dute beren arrastoa gure lurraldean eta gure kulturan” baina alderantziz ere izan dela jakinarazi zuten “euskal herritar askok utzi dugu gure aztarna munduan”.

Euskal Herria denak batera egiten sentitzen eta bizitzen dugula eta denok garela Euskal Herria sentimendua zabaltzeko egingo dutela lan azaldu zuten. Hainbat gizarte eragilek bat egin dute egitasmoarekin eta atxikimenduak biltzen jarraitzeko intentzioa dute. Webgunea ireki du egitasmoak eta bideo hau egin dute euren lana ezagutzera emateko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
2025eko otsailaren 26
Teknologia
Suaren inguruan

2021eko uztailaren 25
“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!