"Munduko emakumeen janak Aiaraldean" antolatuko dute lehenbizikoz, kulturartekotasuna eta ahizpatasuna saretzeko

  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo lantaldeak "Munduko emakumeen janak Aiaraldean" dinamika abiatu du. Ostiralean egingo dute aurkezpena Amurrioko Kultura Etxean, 18:00etan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 11n - 08:44
Aiaraldea Faktoria hartuko dute ekimena prestatzeko. / Aiaraldea.eus

"Munduko emakumeen janak Aiaraldean" ekimenaren helburua da eskualdeko kultura ezberdinetako emakumeak saretzea, elkar ezagutzea.

Zehazki, egun osoko topaketa antolatuko dute, baina ez dute egitaraua aurreratu, "hainbat kulturetako emakumeak elkartzea nahi dugu, eta guztion artean adostuko dugu programazioa".

Xedeak, ordea, argi dituzte: eskualdeko kulturak identifikatu eta saretzea, ahizpatasunari bide ematea eta ahalduntzea.

Hori guztia nola gauzatuko duten galdetuta, proiektuaren zertzelada nagusiak azaldu ditu Garazi Martin Bidegurenek: "Udan inguruko hainbat emakumerekin harremanetan jarri gara dinamikan parte hartzera gonbidatzeko. Eskualdean bizi diren emakumeen eskutik, arroza bakoitzaren herrialdean nola prestatzen duten bilduko dugu errezeta formatuan. Modu horretan hemen bertan ditugun herrialdeak, hizkuntzak eta komunitateak bistaratuko ditugu. Jakina, Aiaraldea Ekintzen Faktorian ohi dugun bezala, guzti hori euskaraz jaso eta zabalduko dugu".

Egitasmoaren baitan ikus-entzunezkoak aurreikusi dituzte, "bideo-errezetak".  Dinamikan parte hartu nahi duten neskei "zubigile" izateko gonbita luzatu diete, "kulturen arteko zubiak eraikitzeko".

Antolaketan laguntzeko prest dagoen orori feminismoa@aiaraldea.eus posta elektronikora mezua bidaltzeko eskatu diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Borderline Fabrika
Arteetatik komunitate arteko nahasketaz gozatzeko gunea

Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]


"Ileapaindegi honetan inor ez da ilegala"

GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.


“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude