Hiru urteko espetxe zigorra Kukutza defendatzeagatik

  • Agintearen aurkako erasoa egotzita hiru urteko espetxe zigorra ezarri diote Kukutzako hustearen aurkako erresistentzian parte hartu zuen gazte bati. Usurpazio delitua egozten zizkieten 23 lagunak absolbitu dituzte. Kukutzarekin Elkartasun taldeak salatu du epaileak ertzainen arteko kontraesanak kontuan hartu ez izana.

uriola.eus

2015eko otsailaren 09an - 10:29
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Era berean, eraisketaren “astakeria” estaltzeko poliziak "muntaia" handia sortu duela adierazi dute: “Epaituriko kasuan, zauritutako kide bat hautatu zuten, haien biolentzia ordaindu zezan. Hurrengo egunetan, Errekaldera hurbildu zirenetako hainbat atxilotu zituzten, ausaz. Haien aurkako epaiketa datozen hilabeteetarako espero da”.

Era berean, sententzia 2011ko gertakarien ondorioa dela adierazi dute: “Sorkuntza, autogestio eta gizarte kritikoa bultzatzen zituen Kukutza III gaztetxea suntsitu zuten, udalaren ekimenez eta CABISA gisako enpresa ustel baten bitartez. Muntaia hau epaitegietan onartu zuten, egon ez zen usurpazio delitu bat aitzakia. Orduan, Ertzaintzak Errekalden okupazio polizialari ekin zion”.

2011ko irailaren 21ean hustu zuten Kukutza Bilboko Errekalde auzoko eraikin okupatua. Ertzaintza oldartu egin zen bai gaztetxe barruan zeuden pertsonen aurka, baita eraikinaren inguruan zeudenen aurka ere. Epaitu dituzten 24 lagunak Kukutzaren teilatuan azken unera arte geratu ziren pertsonak dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kukutza
Bost urteko hutsunea

2011ko irailaren 21a ez dute Bilboko Errekaldeko auzotarrek erraz ahaztuko. Munduko alkaterik onenaren saria irabazi zuen Iñaki Azkuna jeltzaleak bidalitako hondeamakin eta ertzain saldoak eraitsi zuen Euskal Herriko gune autogestionatuetako ikurretako bat. Kukutza III... [+]


Kukutzako mobilizazioetako hemezortzi atxilotu absolbitu dituzte, eta bat zigortu

Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote zigortutako gazteari. Beste pertsona bat hiru urteko espetxe zigorra jasateko arriskuan dago, Kukutzarekin Elkartasun Taldeak (KET) gogorarazi duenez.


Azkuna Zentroak ordaindu dion dirua Kukutzako auzipetuei eman die Ibon Rodriguezek

Batere jakin gabe Bilboko Azkuna Zentroak 200 euro eman zizkion azaroaren 12 honetan Kukutza defendatzeagatik auziperatuak izan ziren lagunei.


Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra Kukutzako auziperatu guztiei

Bilboko auzitegiak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri die hemeretzi gazteri Kukutzaren eraisketaren aurkako manifestazioan “desordena publikoak” eragitea leporatuta. Kartzela zigorraz gain 84.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dute.


2015-09-14 | Garazi Zabaleta
Bi urte eta erdirainoko kartzela jokoan Kukutza defendatu zuten 19 lagunek

Astelehenean hasi da Bilbon Kukutza defendatu zuten 19 gazteren aurkako epaiketa. “Desordena publikoa” eta “erresistentzia” leporatuta, urte eta erditik bi urte eta erdirainoko zigorrak eskatzen dizkie fiskaltzak.


Eguneraketa berriak daude