Kristau Eskolako eta IZEAko ikastetxeak greban berriz

  • Asteartetik ostiralera, lau eguneko lanuzteak egingo dituzte. Akordiorik lortu ezean, apirilean eta maiatzean ere lanuzteak egitea aurreikusi dute sindikatuek.


2019ko martxoaren 12an - 10:49
Azaroa amaieran Bilbon egin zen manifestazioa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ikastetxeek aurreko urtean hasi zuten greba, eta hamazazpi egunez egin dute lanuztea dagoeneko. Urtarrilean egin zituzten azken lanuzteak, zortzi egunez. LAB, Steilas, Ela, CCOO eta UGT sindikatuek, martxoaren 12tik 15era, berriz deitu dute greba.

Honako honetan akordiorik lortuko ote duten, zalantzati daude sindikatuak, negoziaketa blokeatuta baitago. Sindikatuen arabera, patronalak ez ditu langileen eskariak betetzen. Patronalaren arabera, aldiz, Eusko Jaurlaritzaren itun bidezko finantzaketa ez da eskaintzak hobetzeko hainakoa. Gobernuak, bere aldetik, gatazka sindikatu eta patronalaren artean konpondu beharrekoa dela dio. Akordiorik lortu ezean, apirilaren lehen lau egunetarako eta maiatzaren 8 eta 9rako greba egun gehiago aurreikusi dituzte sindikatuek. Greba deialdiak, egitekotan, EAEko 250 zentrotako 9.000 irakasleri eta 100.000 ikasleri eragingo lieke.

Egoeraren aurrean, kezka agertu dute ikasleen familiek, eta Manu Lezertua EAEko arartekoarekin bildu dira. Lezertuak astelehenean bere iritzia publiko egin zuen, gurasoekin bat eginez eta gutxieneko zerbitzuak eskatuz. Lan gatazkaren gainean ere mintzatu da Lezertua, adieraziz patronalek eta sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailera edo LHK Lan Harremanetarako Kontseilura jo beharko luketela, konponbideari bide emateko. Sindikatuek, orain artean, ez dute kontutan hartu arartekoaren aholkua. Miren Zubizarreta ELA sindikatuko Hezkuntza arloko arduradunak Berriari jakinarazi dionez, ez dute bitartekaritzarik eskatuko. “Guk nahi duguna da Hezkuntza Saila gatazkaren irtenbidean inplikatzea”, adierazi du. Kristau Eskolak, orain hilabeteko bilera batean erabakitakoari eutsiz, isilik mantendu da eta ez du adierazpenik egin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!