Korsika Askatzeko Nazio Fronteak (FLNC) armak berriz hartzeko prest dagoela esan dio Frantziako Gobernuari

  • 2021eko ekainean egindako hauteskundeetan abertzaleek gehiengoa lortu zuten Korsikan. Baina FLNCk komunikatu bidez salatu du agintean dauden indarrek borroka independentista alde batera utzi dutela, eta Frantziako Gobernuaren interesen alde egiten dutela. Estatu politikak jarraituz gero, armak hartuko dituztela mehatxu egin diote Frantziako Gobernuari.


2021eko irailaren 03an - 09:15
Azken eguneraketa: 11:18

Frontea osatzen duten bi adarrek sinatu dute komunikatua: Borrokalarien Batasunak (FLNC-UC) eta FLNCk. Urte askoan agerraldirik egin gabe egon ondoren (fronteko bi aldeek 2014an eta 2016an utzi zituzten armak, hurrenez hurren), hauteskundeak baino lehen azaldu ziren hedabideen aurrean. Orain, bideo eta ohar banarekin plazaratu dute haien irakurketa.

"Klan berri baten agerpenaren aurrean gaudela uste dugu", diote frontetik. Gilles Simeoni Korsikako presidente izendatu berriak "bere aurrekoen bitarteko berdinak" erabili ditu haren kontrola areagotzeko, eta Frantziako Estatuaren menpeko bilakatu da, militante armatuen ustez. Nazio askapeneko borrokaren oinarriak ahaztu dituztela salatu du FLNCk, eta Frantziaren “kredo” berrian dagoela Korsika. Horren adibide dira Paristik irlara heltzen diren ministroen “kortesiazko bisita kolonialak”.

Askapenerako Fronteak “diskrezioz” jokatu du urte hauetan, eta politikariek taldearen isiltasuna borroka alde batera utzi izanaren seinaletzat hartu dutela esan dute. Horregatik, haien ustez, “akats politiko larria” egin dute boterera iritsi direnek, Korsikarekiko “gutxiespena” erakutsiz. Frantziako Estatuak politika horrekin jarraituz gero, FNLCk “etorkizunean baino determinazio handiagoarekin” hartuko ditu armak, eta “borrokaren gauaren bidea” hasiko dute beste behin.

Desmilitarizazioa demokrazia lortzeko asmoz egin zutela azaldu du fronteak, baina “estatu politikak” dirauen bitartean, ezinezkoa dela hori lortzea. Independentistek eskatutako helburuak ez dira bete, eta armak hartu zituzten lehen kideei berriro antolatzeko deia egin diete: "Borrokako beteranoei, klandestinitatera pasatzeko kritika erraza egiten dutenei, ongi etorriak direla esaten diegu. [Ekintza armatua] Bere lekuan. Lehen bezala ".

2021eko bozak

Frantziako hauteskunde erregionalak 2021eko ekainean egin ziren. Autonomisten eta independentisten Pé à Corsica koalizioak botoen %68 lortu zuen orduan, eta Gilles Simeoni izendatu zuten presidente. Simeoni Femu a Corsica alderdiko burua da, Partitu di a Nazione Corsa eta Corsica Libera taldeekin batera koalizioa osatzen duen batasuneko kidea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Korsikaren autonomia estatutua: uztaila aitzin bozkatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa

Otsaila bukaeran abiatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa dakarren proposamenaren idazketa. Agendaren berri ukan bezain laster berretsi du bere baldintza Korsikako Asanbleak: "Irlako hautetsi eta eragile guztiak beharko dira idazketa fasean inplikarazi".


FLNCk bere gain hartu ditu bigarren etxebizitzen aurkako 27 eraso

Mediterraneoko uharteko bigarren etxebizitzen kontrako ekintzak bere gain hartu ditu Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC). Igandetik astelehenerako gauean gertatu dira eta aurretiaz ere bestelako eraso batzuk aldarrikatu zituen abuztu hasieran.


Macronek autonomia eskaini dio Korsikari, Frantziako Errepublikaren barruan

Frantziako Konstituzioan Korsikaren izaera berezia jasoko luke artikulu batek. Presidenteak hezkuntzan korsikera bultzatzeko asmoa iragarri du, baina ez hizkuntza ofizial bihurtzeko.


Korsikak autonomia legegilea eskatu dio Parisi, inoizko babesik zabalena lorturik

Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]


Korsikako Asanbleak uztailaren 4an adostu beharko luke Frantziari proposatuko dion autogobernu heina

Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.


Eguneraketa berriak daude