Konpromiso uholde txiki bat Euskararen Egunean, Aiaraldean

  • Euskaraz egiteko konpromiso txikiak eta handiak hartuko dituzte Aiaraldeko bederatzi udalerrietako norbanako eta entitateek. Konpromisook Euskararen Egunean, abenduaren 3an, jakinaraziko dituzte.


2016ko azaroaren 11n - 11:00

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua ari da prestatzen Euskararen Eguneko ekitaldia. Euritako koloretsuak, haize-errotak, martxak, dantza eta musika izango dira, baina helburua garbi du Kontseiluak: “Euskararen alde egotetik, euskararen alde egitera pasatzea. Euskarak ez ditu hitz ederrak behar, euskarak konpromisoak behar ditu, espazioak irabazteko, kale erabilera handitzeko... Denok  har ditzakegu konpromisoak, izan hauek handiak, txikiak, ertainak, tenporalak zein betirakoak… izan gu euskaldunak, erdaldunak, edo eta euskara apur bat ulertzen dutenak, euskaraz jakin ez arren ere, euskararekiko konpromiso asko har baitaitezke”.

Herritarrek eta entitateek haien konpromisoak prestatuko dituzte eta abenduaren 3ko ekitaldian jendaurrean azalduko dituzte. Euskalgintza Kontseiluak eskura jarri ditu interneten bi gune lanak errazteko. Konpromisoen ideiategian edonork har ditzakeen konpromisoen zerrenda dago, eta lotura honetan berriz, norberak hartu duen konpromisoa idazteko tokia.

Denbora da kanpainan ari direla eskualdean. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua aurtengo otsailean eratu zen euskararen normalizazioan eragiteko. Eskualdeko 40 entitatek baino gehiagok parte hartzen du Kontseiluan, tartean dira kirol elkarteak, ikastetxeak eta kultur eremukoak. Kontseiluak eskualdeko bederatzi udalekin (Laudio, Amurrio, Okondo, Aiara, Artziniega, Urduña, Orozko, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo) eta Aiarako Koadrilarekin elkarlan hitzarmena sinatu zuen udaberrian.

Ikastetxeetan unitate didaktikoak

Marrazki, dantza, kanta eta jolas bidez euskara zaintzen eta maitatzen irakasteaz gain, haurrek eta euren gurasoek hizkuntzarekin har ditzaketen konpromiso txiki eta handiak erabakitzen lagunduko diete eskola umeei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Araban
Eskolaz kanpoko aisialdi euskalduna bermatzeko eskatu diote gurasoek Gasteizko Udalari

Euskaraz izango direla iragarri baina gaztelaniaz izaten amaitzen duten ekintzak, teorian elebidunak diren eta praktikan gaztelania hutsean egiten diren saioak edota zuzenean euskaraz eskaintzen ez den aisialdia. Gasteizko gurasoen kexak ugariak dira eta mezu garbia dute:... [+]


Oihane Perea. Bertsolaria, irakaslea eta kultur eragilea
“Leku batzuetan euskara atzeraka ari den aldi berean, Araban izugarria izan da berreskurapen prozesua”

Euskararen erabilera galtzen ala berreskuratzen ari da? Non begia, han ahoa. Ahobizarrik gabe mintzo da Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) euskalgintzak zein bertsogintzak Arabari emandako bueltaz. 30 urteren ostean bertso txapelketen fokupetik atera berritan, plazen... [+]


2022-06-16 | ARGIA
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeari bukaera emanen diote ekainaren 30ean

Lazarraga Kultur Elkarteak 2014an sustatutako proiektuari bukaera eman, eta Gasteiz Antzokiaren proiektuan zentratuko da elkartea.


Alex Vadillo
"Gasteiz Belarriprest hiria bihurtu behar genuke"

Ikasle garaian bere ibilbide profesionala ingeniaritzara bideratzeko asmoa zuen arren, beste aukera batzuk bidean agertu, eta euskarari lotutako ibilbide esanguratsua egin du ordutik Alex Vadillok. AEKn 15 bat urtez, lehenik, eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuan beste 18... [+]


Manuel María Ruiz. Mendi ingeniari euskaltzaina
"Gure udaletan obra goseak ez du azkenik"

Neurrizko, zentzuzko, zuhur ageri da zaratotsa nagusi den mundu zementuz josian. Mendi eta basoak izan ditu lantegi, eta sen on handiz mintzo da hala naturaz, nola haren girbin hiriaz. Apal eta sotil ari da Arabaz, toponimiaz, euskaraz... Indarraren arrazoirik gabe, arrazoiaren... [+]


Eguneraketa berriak daude