Konfinamendua infernua bilakatzen ari da drogamenpekotasunak dituen jendearentzat

  • Euskal Herrian heroina lortzea ia ezinezkoa bihurtu da azken asteetako konfinamendu egoeraren eraginez. Kalean inor ez ibiltzeak eta presentzia polizial handiak zaildu egin dute drogaren salerosketa. Egoeraz ohartarazi du Osakidetzak, Vocento taldeko egunkariei filtratutako zenbait txostenetan agertzen denez.


2020ko apirilaren 08an - 11:07
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hedabide horiek informatu dutenez, Osakidetzak dio egoera konplikatua dela, drogamenpekotasuna duten 100 lagun baino gehiagok dagoeneko antsietate kolpeak izan dituztelako eta droga uzteko tratamendua jasotzen ari ziren pertsonekin ere antzeko egoerak bizi izan dituzte. Abstinentzia sindromea duten pertsonen kopurua asko hazi da eta horren ondorioz indarkeria kasuak ere ugaritu egin dira adikzioak dauzkan jendearen artean.

Egoera bereziki gogorra da kalean bizi diren eta drogamenpekotasunak dituzten pertsonentzat, baina etxe batean bizi direnekin ere arazoak izaten ari dira, terapiek martxan jarraitzen badute ere Internet bidez ari direlako egiten. Hilabetetan tratamenduan egondako pertsonen kasuak deskribatu dituzte Vocento taldeak jasotako testigantzek eta, azken asteetan atzerapausoak izan direla nabarmendu dute.

Kalera ateratzen diren toxikomanoek lehen baino are gehiago deitzen dute orain polizien arreta ere, eta isun asko jasotzen ari dira. Bestalde, saltzeko material eskasiaren aurrean, beste substantziekin asko nahastutako dosiak ari dira saltzen, osasunarentzat are arriskutsuagoak diren egoerak sortuz.

Egoerari aurre egiteko, Gizakia Fundazioa ari da koordinatzen erakunde publikoen eta beste elkarteen lana –Gurutze Gorria, Caritas, Bizitegi, Lagun Artean, Agiantza edo HIESaren aurkako batzordea, besteak beste–. Besteak beste, Bilboko Bailen kalean dagoen kontsumo-aretoaren ordutegia zabalagoa da orain: 9:00etatik 18:30era joan daitezke bertara drogazaleak. Hori bai, kontsumitzeko substantziak hainbeste gutxitu direnez, aretoak bere funtzioa aldatu du. Lehen segurtasunez kontsumitu ahal izateko espazioa zen, baina Covid-19aren krisiaren erdian, desintoxikaziora bideratutako gunea bihurtu da.

Nazioarteko arazoa

Euskal Herritik kanpo ere, egoera antzekoa da. Le Mondek argitaratu duenez, Frantziako estupefazienteen aurkako agentziak (Ofast) txosten bat argitaratu du esanez drogaren ohiko salmenta puntuak elikatzen dituzten hornitzaile guztien jarduera asko murriztu dela edo erabat geldirik dagoela une honetan. Egunkari berak dioenez, martxo amaieran eta aste honetan bertan ere, itsasontziz Frantziako Estatuan zenbait kokaina karga sartzen saiatu dira, baina aduanetako ikuskatzaileek atzeman dituzte.

Egoera hau droga trafikoa eteteko baliatzeaz gain, badira menpekotasunak dituzten pertsonentzat politika aktiboak proposatzen ari diren herrialdeak ere. Erresuma Batuan, adibidez, metadona farmazietan banatu ahal izango dute mediku-agiririk gabe krisiak irauten duen bitartean, The Guardian egunkariak publikatutako artikulu batean azaltzen denaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Drogak
Ertzaintzako kargu baten semearen drogen testaren desagerpena ikertzen ari da Polizia

Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
 


Erretzea debekatuko dute haurrak elkartzen diren Ipar Euskal Herriko espazio publikoetan

Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.


 


2025-05-30 | ARGIA
Kerik gabeko eremu gehiago ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak: markesinak, campusak, terrazak...

Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


“Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du”

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Drogen aurkako atxiloketak eta gero zer?

Ertzaintzaren fokua drogen kontsumora, ekoizpenera eta salmentara bideratu da 2023an eta zenbait operazio ikusgarri egikaritu dituzte Aiaraldean.


Espainiako Osasun Sailak terrazetan erretzea debekatzeko plana berreskuratu du

Mónica García ministroak ziurtatu du araudi zehatzak egongo direla lurrungailuen erabilera kontrolatzeko, eta zehatz-mehatz aztertuko direla hainbat egoera, “kerik gabeko espazioak zabaltzeko”.


Kerik gabeko eremuen aldeko neurriak ezarriko dituzte Ipar Euskal Herrian

Ezingo da erre hondartza, parke, baso, espazio publiko eta eskola inguruetan. 2024tik aurrera, tabako paketearen prezioa progresiboki igoko da 11 eurotik 13 eurora.


Haurrei zuzendutako zigarro elektronikoek alerta gorria piztu dute

Jostailu edo panpina itxurako eta goxoki zaporeko bapeatzaile edo zigarro elektronikoak ugaritu dira. Ohartarazi dute tabako industriak gaztetxoenak dituela jomuga, eta neurriak hartzen hasiak dira hainbat herrialdetan. Erabilera bakarreko bapeatzaileak debekatzeko asmoa agertu... [+]


Kanabisaren kontsumo “kontrolatua” legeztatu dute Alemanian

Asteazkenean onartu dute neurria ministro kontseiluan, eta prozesu parlamentarioa 2023an amaitzea espero dute. “Merkatu beltza gelditzeko” saiakera dela azaldu dute legea sustatu dutenek. Kalamua 25 gramoraino legez kanpokoa ez izatea eta pertsona bakoitzak... [+]


Alkohola, oharkabean pasatzen den droga

Zer da droga eta zer ez? Zer-nolako eragina dauka drogak inguruan? Horren bueltan mintzatu dira Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001), Maialen Alvarez (Ermua, Bizkaia, 1994) eta Ander Sagardoi (Iruñea, 1994). Drogarik kontsumitu ez arren, drogak inguratzen ditu; batez... [+]


Presoen suizidioa: zer gertatzen da kartzela barruan?

Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]


Eguneraketa berriak daude