Kerik gabeko eremuen aldeko neurriak ezarriko dituzte Ipar Euskal Herrian

  • Ezingo da erre hondartza, parke, baso, espazio publiko eta eskola inguruetan. 2024tik aurrera, tabako paketearen prezioa progresiboki igoko da 11 eurotik 13 eurora.


2023ko azaroaren 29an - 10:55
Argazkia: Flickr
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tabakoaren Kontrolerako 2023-2027 Programa aurkeztu du Frantziako Osasun eta Prebentzio ministro Aurelien Rousseauk. Neurrien artean, esaterako, Frantziako Gobernuak herrialde osora zabalduko du erretzeko debekua hondartzetan, parkeetan, basoetan, espazio publikoetan eta eskola inguruetan. Orain arte udalerri bakoitzaren esku zegoen debekua ezartzea, baina orain herrialde osoan aplikatuko da.

Tabako paketearen prezioa ere igoko da. 2024tik aurrera, progresiboki igoko da: orain 11 euro balio ditu, eta 2027rako 13 eurora igo nahi dute. Hala ere, tabakismoaren aurkako elkarteek aldarrikatu dute gutxienez 16 eurora igotzeko.

“Erretzeko debekuek eta prezioen gorakadek funtzionatzen dute, eta oso eraginkorrak dira”, adierazi du Rousseauk. Jakinarazi du 2024ko lehen seihilekoan Frantziako Gobernuak lege-dekretu bat onartuko duela debeku hori orokortzeko: "Araua izango da tabakorik ez erretzea".

Datuei erreparatuz, Rousseauk azpimarratu du errretzea “saihestu daitekeen lehen heriotza-kausa” dela: “75.000 hildako eragiten ditu urtean, eta 200 egunean”.

Zigarro elektronikoen moda

Frantziako lehen ministro Emmanuel Macronek nabarmendu du gazteengan jarriko dela fokua, eta Gobernuaren helburu nagusia “tabakorik gabeko belaunaldia” lortzea dela. Gauzak horrela, debekatu egingo dituzte zigarro elektronikoak, hauen erabilerak gazteen artean izan duen gorakada ikusita: "Aberrazioa da, bai osasun publikoaren aldetik, bai ingurumenean duten eraginaren aldetik ere".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tabakoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!