Espainiako Osasun Sailak terrazetan erretzea debekatzeko plana berreskuratu du

  • Mónica García ministroak ziurtatu du araudi zehatzak egongo direla lurrungailuen erabilera kontrolatzeko, eta zehatz-mehatz aztertuko direla hainbat egoera, “kerik gabeko espazioak zabaltzeko”.


2023ko abenduaren 12an - 11:49
Argazkia: by jmendicute (CC BY 2.0)

Espainiako Osasun ministro Mónica Garcíak astelehenean iragarri duenez, Tabakismoaren Prebentziorako Batzorde Nazionalari (CNPT) agindutako “tabakoaren aurkako plan integralari” ekingo zaio berriz ere: “Ezin diogu muzin egin biztanleriaren heriotza-tasa gutxitu lezakeen neurriari”. Tabakoaren aurkako plana ezin izan zen gauzatu uztailaren 23ko hauteskundeak aurreratzeagatik. Plan horren arabera, autoan, terrazetan eta hondartzetan erretzea debekatzea aurreikusten zuten, baita zigarro elektronikoen erregulazioa eta zergak handitzea ere. “Kerik gabeko espazioak zabaltzea” izango da helburu nagusia.

Garcíak Tabakismoaren Prebentziorako Batzorde Nazionalaren iradokizunei jarraitzeko konpromisoa berretsi du. Era berean, ministroaren taldeak garbi adierazi du “terrazak ere kerik gabeko espazioak” izango direla, eta zigarroez gain gero eta gehiago kontsumitzen diren bestelako lurrungailuek ere, “neurri zehatz batzuk errespetatu” beharko dituztela.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tabakoa
Kerik gabeko eremuen aldeko neurriak ezarriko dituzte Ipar Euskal Herrian

Ezingo da erre hondartza, parke, baso, espazio publiko eta eskola inguruetan. 2024tik aurrera, tabako paketearen prezioa progresiboki igoko da 11 eurotik 13 eurora.


Haurrei zuzendutako zigarro elektronikoek alerta gorria piztu dute

Jostailu edo panpina itxurako eta goxoki zaporeko bapeatzaile edo zigarro elektronikoak ugaritu dira. Ohartarazi dute tabako industriak gaztetxoenak dituela jomuga, eta neurriak hartzen hasiak dira hainbat herrialdetan. Erabilera bakarreko bapeatzaileak debekatzeko asmoa agertu... [+]


Kerik gabeko gune gehiago egotea nahi du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak sortu du Euskadiko Kerik gabeko Guneen Sarea. Erretzen duten herritarren kopuruak behera egitea nahi dute.


2021-04-15 | ARGIA
Nafarroako ostalariek helegitea jarriko diote tabernen barnealdea ixteko neurriari

AEHN Nafarroako Ostalaritza eta Turismorako Elkarteak eta Anapeh Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak jakinarazi dute Nafarroako Auzitegi Nagusian helegitea jarriko dutela, Chiviteren exekutiboak harturiko neurriak "funtsik gabeak" direla iritzita.


Europako Batzordearen eta tabako industriaren arteko ezkutuko bilerak jomugan

Nazio Batuen arauen aurka, José Manuel Durao Barrosoren agintaldian bilerak ezkutuan egin izana salatu du Emily O´Reilly Europako "Ombudsman" edo Herriaren Defendatzaileak. Tabako enpresek goi funtzionarioei presio egiten dieten aspaldiko ustearen... [+]


Eguneraketa berriak daude