“Komikiak ere euskaraz” lehiaketa birtuala martxan da

  • Euskarazko idazketa bultzatzeko, Saure argitaletxeak "Komikiak ere euskaraz" on line lehiaketa abian jarri du. Komikiaren irudiak sarean egongo dira, eta horiei ahotsa ematea izango da lana.


2013ko uztailaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskarazko idazketa bultzatzeko lehiaketa on line-ko komiki bidez.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hiru gai egongo dira aukeran: ingurumena, bakea eta kultura. Komikiko testuak egin ondoren, parte-hartzaileei galdetegi bana emango zaie, landutako gaiaren inguruan duten ezagutza-maila neurtzeko.

Komikigileak testuak euskaraz idatzi beharko ditu, eta epaimahaiak gidoiaren originaltasuna, sormena (hitz-jokoak, ironia, irudimena…) eta testuaren gramatikaltasuna hartuko ditu aintzat sariak ematerakoan. Lehenengo hamarrek jasoko dute saria, eta 300€ irabazteko aukera dago.

Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 18ra artekoa da, eta sariak abendutik aurrera emango dituztela adierazi dute antolatzaileek.

www.ekomikiak-saria.com helbidean informazio gehiago.


Eguneraketa berriak daude