Euskarazko idazketa bultzatzeko, Saure argitaletxeak "Komikiak ere euskaraz" on line lehiaketa abian jarri du. Komikiaren irudiak sarean egongo dira, eta horiei ahotsa ematea izango da lana.
Hiru gai egongo dira aukeran: ingurumena, bakea eta kultura. Komikiko testuak egin ondoren, parte-hartzaileei galdetegi bana emango zaie, landutako gaiaren inguruan duten ezagutza-maila neurtzeko.
Komikigileak testuak euskaraz idatzi beharko ditu, eta epaimahaiak gidoiaren originaltasuna, sormena (hitz-jokoak, ironia, irudimena…) eta testuaren gramatikaltasuna hartuko ditu aintzat sariak ematerakoan. Lehenengo hamarrek jasoko dute saria, eta 300€ irabazteko aukera dago.
Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 18ra artekoa da, eta sariak abendutik aurrera emango dituztela adierazi dute antolatzaileek.
www.ekomikiak-saria.com helbidean informazio gehiago.