Kolera eta gosetea zabaltzen doaz Haitin urakanetik astebetera

  • Urriaren 4an Matthew Urakanak Haitiko hainbat herri astindu zituen. 473 hildako eta 339 zauritu eragin zituen, Herri Babeseko Erakundeak egindako azken txostenak azaltzen duenez. 900 inguru izango lirateke hildakoak, aldiz, Gobernuz Kanpoko Erakundeen datuen arabera.


2016ko urriaren 12an - 11:01
Urriaren 4an Matthew Urakanak Haitiko hainbat herri astindu zituen. (Arg.: Elnacional)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

230 kilometro orduko haize ufadek eta euriak eragindako uholdeek, 300 eskola inguru suntsitu zituen, eta beste batzuk aterpe modura erabiltzen ari dira. Ondorioz, gutxienez 100.000 ume gelditu dira eskolarik gabe, Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak zabaldu duenez.

Haitiko Osasun Ministerioaren datuen arabera, 20 pertsona hil dira dagoeneko kolerak jota, eta beste 129 ospitaleratu dituzte gaixotasun beragatik. Horrek bereziki kezkatu ditu bertan lanean ari diren medikuak, BBCk zabaldu duenez. Izan ere, 2010eko lurrikarak kolera agerraldia eragin zuen Haitin, eta 10.000 hildako inguru eraman zituen.

Laborantzan ere eragin du Matthew Urakanak, lurra kaltetuta baitago. Horren ondorioz, gosete handi bati egin beharko dio aurre Haitik, Pierre-Andre Dunbar Haitiko enbaxadoreak adierazi duenez. Haiti munduko gosete indizean laugarren herrialdea zen dagoeneko. Hortaz, laguntza “premiazkoa” dela azaldu du enbaxadoreak. Nazio Batuen Erakundeak ere, 106,5 milioi euroko laguntza eskatu du hondamendiari aurre egin ahal izateko.


Irakurri gehiago: Haiti Nazioartea Amerika Ingurumena
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...