Klase- borroka, gaur bizirik

  • Ahazteko edo manipulatzeko interes asko dauden arren, klaseen arteko borroka gure gizartean mantentzen da. Maiatzaren 1eko data historikoa iristear denez, komeni da gogoratzea. 135 urte igaro dira 1886an zortzi orduko lanaldia defendatzen zuen langile talde bat hil zutenetik.


2021eko apirilaren 22an - 16:30

Langile borroka solidarioek lortu duten arren beren aldarrikapenetako batzuk betetzea, gaur egun, beste larru batekin baina indarkeria bera erabiliz, milaka langileren odola xurgatzen jarraitzen duen Kapitala aurkitzen dugu. Hemen, Euskal Herrian, azken hilabete hauetan hainbat enpresatako eta, bereziki, Tubacexeko langileak ikusten ari gara mobilizazioetan, bi hilabete baino gehiago greban baitaude. Ezkerraldean manifestazioak egin dituzte desindustrializazioaren aurka. Gazteen langabezia %50 ingurukoa da. Banketxeek enplegua ezabatzen jarraitzen dute. Bitartean, multinazionalei uzten diegu gure enpresa arrakastatsuenak irenstea, Euskaltel kasu, diru publikoarekin sortu eta mantendu izan dena.

Testuinguru horretan lotsagarria da Iñaki Garciñuno Cebek patronaleko presidenteari entzutea “sindikatuen presioak soldata igoerak eragin” dituenez, orain “enpleguaren aurka” doazela. Eurei buruz ez du ezer esaten, izan ere, Ibex35eko enpresa kontseilariak diren heinean, milioika euro irabazten dituzte soldatetan, dietetan eta bonuetan.

Klase-borroka ez da kontzeptu zaharkitua, batzuek uste duten bezala. Gure artean dago, bizirik, eta langabezia, deslokalizazioak, prekarietatea eta gizarte-bazterketa eragiten ditu. 1886an AEBetan, 1931n Ategorrietan eta 1976an Gasteizen langileen heriotza eragin zuen klase-borroka bera da. Edo ehunka langile amiantoz hiltzea ekarri duena. Sistema kapitalistaren ondorioak dira, klase-borrokaren ondorioak! Gaur, atzo bezala.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


Eguneraketa berriak daude