San Petersburgoko —Errusia— metroan astelehenean egin duten atentatuak hamalau lagun hil ditu gutxienez. 51 pertsona zaurituta daude, eta horietako lau larri daude ospitalean, Rusia Today eta Tass berri agentzien arabera.
Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskovek adierazi du legearen ikuspegi zorrotzetik ezin dutela baieztatu eraso “terrorista” izan denik, baina erantsi du zantzu “nabarmenak” daudela hori pentsatzeko.
Rusia Todayk zabaldu duenez, San Petersburgoko poliziak azaldu du metrailaz inguratutako 200 eta 300 gramo arteko trinitrotoluenok eragin duela leherketa. Tass agentziaren arabera, Kirgizistango gazte bat da susmagarri nagusia. Asia erdialdeko gazte horren gorpua aurkitu dute leherketaren tokian, eta ekintza suizida bat izan dela pentsarazi die horrek. Tassek dio Asia erdialdeko eta hogei bat urteko beste bi gazteren bila dabilela polizia, leherketarekin zerikusia dutelakoan.
Leherketa hiriaren erdialdeko metroko lineetako batean gertatu da, Sennaya Plóschad eta Tejnologuícheski Institut geltokien artean. Metroa martxan zen bitartean gertatu da, eta makinistak hurrengo geltokiraino eraman behar izan du trena gelditu gabe, zaurituak eraman eta artatzeko errazagoa izan dadin.
Leherkariaz gain, eztanda egin ez duen beste bonba bat topatu du poliziak beste metro geltoki batean, su-itzalgailu batean ezkutatuta, baina ez du eztanda egin.
Azken hogei urteetan halako atentatu ugari jaso ditu Errusiak. XX. mende amaieran gatazka gogorrak izan ziren Txetxenian eta Dagestanen, eta han milizia jihadistak ugari zabaldu ziren. Gerra horiek amaitu baziren ere, Kaukasotik eta Errusia hego-ekialdeko eskualde musulmanetatik etorritako milizia jihadista horien jarduna ez da inoiz ere guztiz itzali, eta azken urteetan eraso ugari egin dituzte herrialdeko hiri handietan.
Droneak bistaratu dituzte Municheko aireportu inguruan bart. Hamazazpi hegaldi bertan behera utzi eta 3.000 lagun inguruk gaua aireportuan pasa behar izan dute.
"Londresi eta Parisi ohartarazi behar zaie, tropak Ukrainara bidaltzen badituzte, gatazkako partaide zuzentzat hartuak izango direla. Eta Errusiak bere aktibo eta baseen aurkako erasoak egin beharko ditu, lehenik atzerrian eta munizio ez nuklearrekin". "Berlinek... [+]
Hemeretzi errusiar dronek Poloniako muga zeharkatu dute, eta Poloniak leherrarazi egin ditu. Poloniako aire eremuari “inoiz egindako erasorik handiena” dela dio armadak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.
Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]
Duela bi aste bezala, mila preso inguru trukatzea adostu dute Ukrainak eta Errusiak, eta batak besteari 6.000 soldaduren gorpuak ere itzuliko dizkio. Trukea egiteko, Moskuk hiru eguneko su-etena eskatu du fronteko hainbat eremutan, eta Kievek Putin eta Zelenski aurrez aurre... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]