Kilometroak bizi bizirik dago! “Baina, aurten egingo al da jaia?” Bai horixe, urriaren 4an Kilometroak Amasa-Villabona eta Zizurkilgo kaleetan egongo da.
Urte arraroa izan dela ukaezina da. Hilabeteetan “korri” egin dugu; martxotik hona “punpa”-ren bitartez indarberritzen ari gara; eta orain “ttak!” egiteko unea iritsi zaigu. Inoiz baino garrantzitsuagoa da “ttak!” egitea, etorkizunean nahi dugunari heltzeko, planifikatzeko, gauzatzeko.
"Herriaren masa likidoa, hizkuntza, berriro lekoratzen ari da, berriro eremu pribatuetara itzultzen ari da. Berebiziko urgentzia eta garrantzi du Bernart Etxepareren leloa eta deialdia jarraitzeak: 'Euskara jalgi hadi plazara!'"
Herriak jendez hustu dira, herriko plazetan jada ez da musikarik entzuten, parkeetan haurren oihuak eta algarak isildu dira, komunikazioa eten egin da… hutsunea globalizatu egin da. Non dago gu bezalako Estatu gabeko herriek bete behar dugun hutsunea?
Euskal kulturan eta bere baitan dauden hainbat adierazpen artistikotan presentzia handia du hutsune horrek. Oteizak zioen bezala: “Hutsunea okupatu gabeko espazio bat da, non masa desagertu den”. Herriaren masa likidoa, hizkuntza, berriro lekoratzen ari da, berriro eremu pribatuetara itzultzen ari da. Berebiziko urgentzia eta garrantzi du Bernart Etxepareren leloa eta deialdia jarraitzeak: “Euskara jalgi hadi plazara!”.
“Mintzaira zaharreko eledun / errota berriko aledun / denak ahaldun / oin herri ta oinarri gara / hurbildu auzo eta bailara / Kilometrotara”.
Aurtengo Kilometroak jaiaren abestiak dioen bezala, euskaldun oro gara aledun eta ahaldun. Konpromisorik gabe ez dago ahalduntzeko aukerarik, beraz, euskaraz mintzatzen berreskura ditzagun gure plazak.
“Ikaskide oro da ikasbide / joko garbian libre / mendi, kale eta trenbide / muga bakarra / da arraia”.
Gure “arraia”; non dago gure “arraia”? Aurten Kilometroak jaiak badu konpromiso goren bat: edozein gauzaren gainetik pertsonen bizitza zaintzea! Ezaguna da Kilometroak azken urteetan jai eredu berria sortzeko dinamika batean murgilduta egon dela, eta aurten Amasa-Villabona eta Zizurkilen ospatuko den Kilometroak aro berri horren emaitza izango da. Beste batzuen artean, eredu berriak duen ezaugarria eta indargunea da, edozein egoeratara doitzeko gai izatea. Aurten, inoiz baino gehiago, pertsonen osasuna zaintzeko eta bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditugula argi adierazi nahi dugu. Hori da gure konpromisoa.
"Kilometroak azken urteetan jai eredu berria sortzeko dinamika batean murgilduta egon da, eta aurten Amasa-Villabona eta Zizurkilen ospatuko den Kilometroak aro berri horren emaitza izango da"
Herriaren masa likidoari, beraz, espazioa eskaini behar zaio: Musikolak, mintzolak, jolasolak, ikastolak… Kilometroak jaia den neurrian, jendea batzen duen giro ludikoa euskara eta euskal kulturaren zerbitzura jarri nahi dugu. Literaturak papera eta liburuak behar dituen bezala, gure bertsolariek, abeslariek, dantzariek… plazak eta oholtzak behar dituzte; jendearekin enpatizatzeko guneak sortu behar dira. Kilometroak jaiak konpromiso horri ere helduko dio.
“Hezkidetza jarriz erdigunean / giro euskaldunean / Hezkuntza ardatz ta hizkuntza arnas / Kilometroak / elkarrekin”.
Elkarrekin eta elkarren arteko konpromisoarekin beteko ditugu euskaraz gure herriko plazak. Hezkuntza hauspoa den neurrian, euskara herriaren arnasa da. Euskaldunok osatzen dugun komunitatea sendo(a)tzeko euskara da bide bakarra.
Gipuzkoako 29 ikastolok gure herriko plazetan sortu den hutsunea aipatutako edukiz betetzeko konpromisoa dugula adierazteaz gain, urriaren 4an Amasa-Villabona eta Zizurkilen ospatuko dugun Kilometroak jaian gurekin bat egiteko gonbita luzatu nahi dizuegu.
Korri, punpa, ttak!
Euskara jalgi hadi plazara!
**Mikel Ugarte eta Nekane Artola,
Gipuzkoako Ikastolen Lurralde Batzarraren izenean
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]